Albiste da
MEMORIA HISTORIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Torturatuak izan diren nafar guztien errolda egiteko elkartea sortu du Nafarroako Torturatuen Sareak

18:00 - 20:00
Torturatuak izan diren nafar guztien errolda egiteko elkartea sortu du Nafarroako Torturatuen Sareak
Errolda ahalik eta zehatzena izatea nahi dute eta elkarte berriko bazkide izateko gonbidapena egin diete Nafarroan torturatuak izan diren guztiei. Egiari Zor fundazioak ere parte hartu du prentsaurrekoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X