"Eredu orokortu inklusibora jauzi" egiteko deia egin dute hezkuntza eragileek, sindikatuek eta euskalgintzak
Hezkuntzako eragile nagusiek, gehiengo sindikalak eta euskalgintzak, "Batuz Aldatu" adierazpenaren baitan bilduta, "euskarazko eredua orokortzearen aldeko adostasun historikoa" lortu eta adierazpen batean jaso dute, Hezkuntza Legea aldatzeko prozedura zabaldu dela baliatuta. Euren ustez, adosten den eredu berriak egungo "sistema baztertzailea gainditu" beharko luke eta "ikasle guztiei euskara gaitasun egokia bermatu" beharko lieke, "eredu orokortu inklusibo" baten bidez.
Ekainean "Batuz Aldatu" adierazpena izenpetu zuten 100 bat eragileek (tartean daude Kontseilua, Ikastolen Elkartea, EHIGE, Hik Hasi, Kristau Eskolak, Eusko Ikaskuntza eta Euskal Herriko gehiengo sindikala, besteak beste) hezkuntza alorrean "ereduen sistema segregatzailetik, eredu orokortu inklusibora jauzia egiteko unea" dela azpimarratu dute gaur Gasteizen egindako prentsaurreko batean.
Azaldu dutenez, Legebiltzarrean Hezkuntza Legea berritzeko prozesua abiatu duten honetan, eragileok "konpromisoa" hartu dute "eredu orokortu inklusibo" horren aldeko beharra defendatzeko, eredu hori baita, euren ustez, "aukerarik justuena eta berdinzaleena". Eragileok nahi dute lege berriak "berariaz" jaso dezala eredu bakar eta orokortu hori.
Gasteizko Europa Biltzar Jauregian egindako agerraldian, orain arte indarrean egon den hezkuntza ereduak egindako ekarpenari "aitortza" egin behar zaiela azpimarratu dute eragileek. "Milaka eta milaka herritar euskaldundu dira. Halere, oraindik ezagutzaren unibertsalizaziotik urrun gaude", nabarmendu dute.
Hala, "sistemak arrakalak" agerian daudela uste dute, "gaur-gaurkoz ikasle askori ez baitzaio euskarazko gaitasun egokia eskuratzeko eskubidea bermatzen". Horren harira gogorarazi dutenez, Euskararen Legeak berak jasotzen du administrazioak gaitasun hori bermatzeko betebeharra duela. "Betebehar hori ez da betetzen ari", ohartarazi dute, eta hori bermatzea "ezinbestekoa" da "gizarte kohesioan eta berdintasunean aurrera egiteko".
Zure interesekoa izan daiteke
Aguazila, desagertzear den lanbidea, ezinbestekoa da oraindik ere herri txikietan
Udal langileak dira aguazilak, orotariko eginkizunak dituzte, eta kalean ordu asko ematen dituztenez, herritar guztiek ezagutzen dituzte. Herri batzuetan, ordea, lan zaila ere egin behar izaten dute, isunak jartzeko eskumena ere baitute.
Emakume bat atxilotu dute Zierbenan, errentariari 24.000 euro baino gehiagoko iruzurra egitea egotzita
Maizterraren txartelarekin dirua ateratzea eta erosketak egitea leporatu diote atxilotuari. Biktimak ez zion horretarako baimenik eman, eta konturatu ere ez zen egin.
Venezuelan preso egon den Andres Martinezen aitak azken hilabeteetan gertatutakoa azaldu du
Andres Martinez bilbotar gaztea ondo eta pozik dago, lehen gaua etxean igaro ondoren. Jose Maria Basoa lagunarekin batera atxilotu zuten Venezuelan, Orinoko ibaia zeharkatu ostean, eta elkarrekin egon dira askatu arte.
Zazpi lagun zauritu dira Bilboko Atxuri auzoko eraikin batean, patinete elektriko bati bateria lehertu ondoren piztutako sutean
George Steer kaleko 6. zenbakian hasi dira garrak, beheko solairuan. Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira, eta hiru bloke jendez hustu behar izan dituzte. Zaurituetako lau ospitalera eraman behar izan dituzte, eta beste hiru lekuan bertan artatu dituzte.
Logroñon hilda agertu diren 13 eta 20 urteko bi gazteren kasua ikertzen ari da Polizia
Gorpuak Errioxako hiriburuko kale batean aurkitu dituzte, baina gorpuetan ez dute indarkeria zantzurik atzeman.
Etxean daude jada Venezuelan preso egon diren bi euskal herritarrak
Eguerdian heldu dira Barajas aireportura, eta errepidez egin dute Madril eta Bilbo arteko bidea. Iluntzean iritsi dira etxera, 18:00ak jota zirenean.
Erriberrin desagertutako gizonaren gorpua topatu dute
Adinekoaren bila ibili dira sei egunez, eta ostiral honetan aurkitu dute haren gorpua, Erriberri eta Beire arteko landa-bide batean.
Euskal Sagardoa izendapeneko sagardotegiek 3,1 milioi litro ekoitzi dituzte aurtengo kanpainan
Euskal Sagardoa jatorri-deiturari atxikitako 46 sagardotegiek 3,1 milioi litro edari ekoitzi dituzte kanpaina berrirako. Horretarako, bertako fruta-arboletako 4,4 milioi kilo sagar erabili dituzte.
Gidari bat hil da N-121-B errepidean, Arizkun parean, istripu batean
53. kilometroan jazo da istripua, Baztan parean, eta medikuak, suhiltzaileak, anbulantziak eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira.
Dermatosi nodularraren aurkako 42.500 abelburu txertatzea aurreikusi du Gipuzkoak
Gipuzkoak 42.500 behi-abelburu txertatuko ditu dermatosi nodularraren aurka, ostiral honetan lurraldean hasi den nahitaezko txertaketa-kanpainan. Kanpaina hori gutxi gorabehera bi hilabeteko epean osatuko da, 1.900 abeltzaintza-ustiategitan.