Bildarratz: "Lege berria onartzeko oso aldarte ona sumatu diet alderdiei"
Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak adierazi duenez, Hezkuntza Lege berriaren inguruan oinarri sendoa dago eztabaida abiatzeko. Haren iritziz, alderdien eta hezkuntza eragileen aldartea ona da, eta lanari ekiteko ordua da, legea onartu ahal izateko.
Lege horren oinarriak ezarriko dituen ponentzia Eusko Legebiltzarrean onartu izana eskertu die alderdi politikoei, kontrako botorik ez baitzen izan (PP-CS koalizioa abstenitu zen). Baliteke ponentzia azaroan abiatzea baina, Bildarratzek azaldu duenez, urtebete daramate hezkuntza eragileekin eta alderdiekin hitz egiten.
Entzute aktiboko fasean daude, eta horren adibide dira, euskal hezkuntza sistemaren erronka eta beharren inguruan, ostiral eta larunbat honetan Eusko Ikaskuntzak, Eusko Jaurlaritzak eta hezkuntza profesionalek egindako jardunaldiak. Bildarratzek azpimarratu duenez, diagnostikoaren gainean adostasuna dago, baina ikuspegi eta estrategia diferente daude hizkuntza politikaren edo itunpeko sarearen inguruan.
Ikastetxeei buruz galdetuta, sailburuak azpimarratu du ikasturte hau oso bestelakoa dela. Egoera epidemiologikoa ona da eta horren isla da bakarrik lau gela itxita daudela koronabirusagatik (iaz 105 izan ziren). Dena dela, zuhurtziaren alde azaldu da eta, hori dela eta, iazko ikasturtean ezarritako irakasle errefortzuak mantenduko direla baieztatu du. Hezkuntza Sailaren asmoa da kontratu horiek 2022ko abuztuaren 31era arte mantentzea.
Kontratazioei dagokienez, sailburuak esan du egun martxan dagoen LEPa abenduan bukatuko dela, eta lanean dihardutela datorren urtean izango den beste LPE batean. Orduan mila plaza inguru eskainiko dira haur eta lehen hezkuntzarako.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak