Albiste da
presidenteen batzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehendakaria gutun bidez zuzendu zaio Pedro Sanchezi, erkidegoetako presidenteen premiazko bilera eskatzeko

18:00 - 20:00
Lehendakaria gutun bidez zuzendu zaio Pedro Sanchezi, erkidegoetako presidenteen premiazko bilera eskatzeko
Sanchezen Presidenteen Batzarra deitzeko erabakia lehendakariak bidali dion gutunaren ondoren iritsi da. Bertan, Urkulluk covidari aurre egiteko Estatu osoan antzeko neurriak hartzeko eskatu dio. Neurri bateratuak eta berme juridikoa eskatu izan dizkio alarma egoera bertan behera gelditu zenetik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X