KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fermin Labayen: "Oso beldurtuta nago, urtarrilean etorriko dena oso txarra izango baita"

Gurutzetako Ospitaleko ZIUko buruak azladu duenez,"delta aldaeraren topera ez gara oraindik heldu, eta omikron hasi da gurera iristen, gripea ere etorriko da eta dena gehituta larri ibiliko gara".
18:00 - 20:00
Fermin Labayen: "Urtarrilean etorriko dena oso txarra izango da"

Fermin Labayen Gurutzetako Ospitaleko ZIUko buruaren esanetan, "oso txarra izango da urtarrilean suertatuko dena". Izan ere, "delta aldaeraren topera ez gara oraindik heldu, eta omikron hasi da gurera iristen, gripea ere etorriko da eta dena gehituta larri ibiliko gara".

Labayenek Egun On Euskadin egindako elkarrizketa batean aitortu duenez, kezkatuta dago egoera "kritikoan gaudelako, covid pazienteak oso estantzia luzekoak baitira eta horrek dena zailtzen du".

Egun, 106 gaixo larri daude EAEko ZIUetan, horietatik 22 Gurutzetako Ospitalean. "ZIUetako paziente guztiak hartuta, % 60 txertatu gabe daude, eta 60 urtetik beherakoen artean bat izan ezik beste guztiak txertatu barik daude, eta txertatuko horrek oso immunodepresio gradu handia dauka", azaldu du Gurutzetako ZIUko arduradunak.

"Gurutzetan oraindik kontingentzia-planaren bigarren fasean gaude, baina prest gaude hirugarren fasera igotzeko", esan du. Hala ere, "fasez fase joango gara ohe kopuru gehiago irekitzen", gaineratu du.

Omikron aldaera

Omikron aldaeraren larritasunaz galdetuta, Labayenek esan du badirudiela "larritasuna txikiagoa dela, baina kutsatutakoen zenbakiak handiagoak dira, eta horrek esan nahi du gaixoen kopuru handiago ekarriko duela eta egoera kritikoagoa izango dela".

Horrenbestez, gizarteari oinarrizko neurriak hartzeko eskatu dio Fermin Labayenek. "Eskatuko nioke gizarteari oinarrizko murrizketak mantentzea eta txertaketa osatzea, nahiko beldurtuta" baitago egoerarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X