Felix Zubia: "Gure ZIUan txertatu gabeak %60tik gora dira"
Txertaketari esker lehen olatuan baino hobeto daude ZIUak, baina kutsaketak gora eta gora doazenez, gero eta okerragoa da egoera. Gaur egun Donostia Ospitaleko ZIUetan dauden 10etik 6 baino gehiago txertatu gabeak dira, populazioan % 10 baino gutxiago izan arren, Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUaren arduradunak jakitera eman duenez.
"Egoera kritikoa" dela esan du Zubiak, intzidentzia maila 2020ko udaberrikoaren parekoa dela, "eta orduan denok etxean bukatu genuen. Ospitaleak bete ziren, ZIUak ere bai, adinekoen adinekoen egoitzetan hildako asko izan ziren... Orain txertaketari esker egoera hobea da, baina txarra, hala ere, eta okertzen ari da. Premiako ebakuntzak eta minbiziari dagokizonak bakarrik egiten dira".
"ZIUak %150ean daude, badugu ohe gehiago zabaltzeko aukera baina horrek beste paziente batzuk uztea dakar, pertsonal guztia coviderako erabiltzen delako, kirofanoetako langileak, adibidez. Ez da 2020ko martxoko egoera bezain txarra, baina txarra da, eta zerbait egin behar dugu" hausnartu du. Hala, lehen neurria txertatu ez direnak txertatzeko konbentzitzea dela esan du, datuak emanda: "Txertatua egoteak transmisioa mozten du, %50 inguru edo, eta kutsatuz gero gaitza ondo pasatzen laguntzen du. Gure ZIUan %40tik behera dira txertatuak eta %60tik gora txertatu gabeak. Arrizku gehiago du ez txertatzeak txertatzeak baino".
Une honetan dagoen intzidentzia Lehen Arreta kolapsatzen ari dela ere ohartarazi du: "Egun bakar batean 3.200 kasu gainditu dira Hego Euskal Herrian eta horri ezin zaio jarraipenik eginm Lehen Arreta gainezka eginda dago".
Beti eman ohi dituen aholkuen bidetik, toki itxietan ez biltzeko eskatu du, bazkari eta topaketa handietan ez parte hartzeko, musukoa janzteko eta toki itxiak ondo aireztatzeko.
Agintariei neurriak hartzeko eskatu die, "zenbat eta beranduago hartu orduan eta okerrago" izango delako.
Covid pasaporteari dagokionez, kutsaketak sahiesteko baino txertaketa bultzatzeko elementu gisa ulertzen du Zubiak eta bere iritziz, "hobe da datuen bidez konbentzitzea, horrelakoen bidez baino".
Omikron aldaera azkar zabalduko dela jakina dela berretsi du baina oraindik ez dagoela ziur jakiterik aurrekoak baino arinagoa edo gogorragoa izan den eta Delta aldaera horren gogor jotzen ari den honetan neurriak zorrotz betetzeko deia egin du. "Lau-sei aste beharko ditugu omikronek ze ondorio dituen jakiteko" iragarri du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.