Olabeagatik iritsiko da Bilboko tranbia Zorrotzaurrera eta 5 geltoki izango ditu
Zorrozaurreraino iritsiko den Bilboko tranbiak bost geltoki eta 2,5 kilometroko luzera izango ditu. Euskalduna Jauregiaren inguruan hasiko da eta Olabeaga auzotik sartuko da uhartera, eraiki beharko den itsasadarraren gaineko 100 metroko zubi berri batetik.
Iñaki Arriola Garraio sailburuak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak asteazken honetan eman dute ezagutzera Bizkaiko hiriburuko tranbia Zorrotzaurreko uharteraino zabaltzeko trazadura berria, eta bi erakundeetako talde teknikoek elkarlanean egindako lana nabarmendu dute, baita tranbia luzatzeko elkarlanean jarraitzeko borondate politikoa ere.
Lanak 2024aren amaieran edo 2025aren hasieran has daitezke, sailburuak kalkulatu duenez. Eusko Jaurlaritzak kostuaren % 65 hartuko du bere gain, eta Bilboko Udalak gainerako % 35a.
Euskal Trenbide Sarea trenbide-kudeatzaileak idazten ari den informazio-azterlanaren aurrerapena da. Lan horiek amaitu ondoren, azterlana behin-behinean onartuko da, herritarrek, oro har, alegazioak aurkezteko jendaurreko informazioaren izapidearen zain.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintza Donostiako Alde Zaharrean izandako sexu-eraso bat ikertzen ari da
Gertakaria martxoaren 31n gertatutako beste eraso baten ondoren ezagutu da; kasu hartako ustezko egilea espetxean dago jada.
Ander Aldazabal, Lekeitioko alkatea: "Justiziak arrazoi eman digu, eta alde horretatik oso pozik gaude"
Halere, Lekeitioko alkateak onartu egin du pena handiz hartu duela Udalak inguruko herrietako bizilagunei EAEko Auzitegi Nagusiak ezarritako muga. "Horri irtenbidea emateko ditugun aukerak aztertzen gabiltza, baina orain legea bete behar dugu, eta, aurten, behinik behin, ezingo dute egoiliarren txartela eskuratu", erantsi du.
Dozenaka pertsona atera dituzte Iruñeko Aranzadiko komentu zaharretik, birgaitze lanen hasiera dela eta
Udalak aldi baterako bizitoki-irtenbideak eskaini dizkie Agustindarren komentu zaharrean lo egiten zuten 75 pertsonetatik gehienei. Bertan, sendatze neurologikorako osasun-zentro bat egongo da.
Auzitegi Nagusiak onartu egin du Lekeitioko aparkaleku sistema, baina herrigunea egoiliarrentzat utzita
Udalak ezarritako aparkaleku sistema egokitzat jo du, beraz, EAEko Auzitegi Nagusiak, nahiz eta ebatzi duen puntu batean orain arteko araua "diskriminatzailea" zela, Munitibarko, Aulestiko, Gizaburuagako, Amorotoko, Mendexako, Ispasterko eta Eako bizilagunek bazutelako herrigunean aparkatzeko aukera; gainerako ez-egoilarrek ez bezala.
Butroeko gazteluaren zaharberritzea azken fasean sartu da, eta uda baino lehen amaituko dituzte lanak
2024an hasitako lanek egitura-arazo nagusiak konpondu dituzte, eta gaur egun barruko akaberekin dabiltza lanean.
Osakidetzak telerrehabilitazio zerbitzua jarriko du martxan, aurrez aurreko eta online saioak uztartzen dituen eredu hibridoa
Sorbaldako, lunbarreko eta lepoko patologia duten gaixoak izango dira telerrehabilitzazioa jasotzen lehendabizikoak. Araban hasiko da oraingoz, baina asmoa da lurralde guztietara zabaltzea.
Martxan da Astigarraga ospitaleekin eta unibertsitateekin lotzen dituen Lurraldebus BU14ren linea berria
Lineak astelehenetik ostiralera emango du zerbitzua, orduero. Lehen bidaia 07:15ean aterako da, Astigarragatik, eta, azkena, 21:25ean. Kontrako noranzkoan, lehen autobusa 08:00etan aterako da unibertsitateetatik, eta azkena, 22:00etan.
Zabalik da Haurreskolak Partzuergoko ikastetxeetan izena emateko epea
Familiek eskabidea online zein aurrez aurre aurkeztu ahal izango dute, haur-eskolen sare publikoko edozein ikastetxetan, lehentasunaren arabera ordenaturik, maiatzaren 4ra bitartean. Behin betiko zerrendak ekainaren 26an argitaratuko dira.
Albiste izango dira: Emakume baten heriotza Iruñean, Magyarrek supergehiengoa lortu du Hungarian eta Trumpek Ormuzen blokeoa iragarri du
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
54 urteko motor gidari bat hil da AP-8 autobidean, Zarautzen
Ezbeharra 09:00ak aldera jazo da, Bilborako noranzkoan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.