Martxan da Astigarraga ospitaleekin eta unibertsitateekin lotzen dituen Lurraldebus BU14ren linea berria
Lineak astelehenetik ostiralera emango du zerbitzua, orduero. Lehen bidaia 07:15ean aterako da, Astigarragatik, eta, azkena, 21:25ean. Kontrako noranzkoan, lehen autobusa 08:00etan aterako da unibertsitateetatik, eta azkena, 22:00etan.
Martxan da gaurtik Lurraldebusen linea berria, Astigarraga ospitaleetako guneekin eta EHUren Donostiako campusarekin lotzen duena.
BU14 lineak astelehenetik ostiralera emango du zerbitzua, orduero. Lehen bidaia 07:15ean aterako da Astigarragatik eta azkena 21:25ean. Kontrako noranzkoan, lehen autobusa 08:00etan aterako da, unibertsitateetatik, eta, azkena, 22:00etan.
Astigarragako bizilagunek herrian autobus-zerbitzuak indartzea eskatzen zuten, izan ere, autobusa da erabilgarri duten garraiobide publiko bakarra. Hala, linea berriak zazpi geltoki izango ditu noranzko bakoitzean, herritarrek errazago izan dezaten zerbitzu horietara iristea.
Astigarraga-Donostia: Lekueder, Pelotari (igotzeko), eta Onkologikoa, Poliklinika I, Amerika plaza, Lorea eta Tolosa Hiribidea 77 (jaisteko).
Donostia-Astigarraga: Tolosa Hiribidea 70, Tolosa Hiribidea 112, Tolosa Hiribidea 138, Poliklinika II, Ospitaleko aparkalekua (igotzeko) eta Hezegunea eta Industrialgunea (jaisteko).
Astigarraga da azken urteotan gehien hazi den herrietako bat, eta, horrekin batera, handitu egin da herrian garraio publikoaren erabilera eta horretarako eskaria. 2025ean 7 milioi joan-etorri baino gehiago erregistratu ziren eskualdean, aurreko urtean baino % 10 gehiago. Gehien erabili den linea Hernani-Astigarraga eta Donostia lotzen dituena izan da, milioi bat bidaiarekin baino gehiagorekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera