EZBEHARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irungo Pio Baroja Institutua hustu dute, eraikinaren teilatuan izandako sute baten ondorioz

Antza denez, egur batek su hartu du langileak eraikineko teilatua soldatze-lanak egiten ari zirenean. Garrak teilatuaren alde batetik zabaldu dira, baina suhiltzaileek sua itzaltzea lortu dute. Ez da zauriturik izan.
Sutea Irungo Pio Baroja institutuan.
18:00 - 20:00
Irungo Pio Baroja Institutua hustu dute, eraikinaren teilatuan izandako sute baten ondorioz

Sutea piztu da Irungo Pio Baroja Institutuko teilatuan, EITB Mediak baieztatu duenez, eta, ondorioz, eraikina hustu behar izan dute. Suhiltzaileek itzali dute sua, eta ezbeharrean ez da inor zauritu.

Ertzaintzaren arabera, Institutuko teilatua berritzeko lanean ari zirela gertatu da ezbeharra, 12:30 aldera. Antza denez, egur batek su hartu du, langileak soldatze-lanetan ari zirenean.

Garrak teilatuaren alde batetik zabaldu dira, baina suhiltzaileek sua itzaltzea lortu dute. Ez da inor zauritu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekaitz Pau, Gorlizko alkatea: "Udaltzaingoaren auto bat bidali arren, hark alde egitean eraso zioten etxeari"

Uribe Kosta institutuko irakaslearen jazarpen kasuaren harira, Ekaitz Pau Gorlizko alkateak azaldu du gaiaren berri izan zuela irakaslea bera Udalarekin harremanetan jarri zenean, azken erasoa baino egun batzuk lehenago. Dioenez, alde guztiekin harremanetan jarri da, eman beharreko pausoak zeintzuk izan behar diren erabakitzeko, eta azpimarratu du ez dela institutuko gauza isolatu bat, gizarte osoari eragiten diona baizik.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Plantazio handiak hedatzen ari dira, eta saguzarrak eta Amazonia mehatxatzen dituzte

Brasilgo Amazonian, plantazio handiek saguzar frugiboroen (frutajaleen) bizimodua hankaz gora jarri du. Funtsezko espeziea da bertako haziak eta landaredia mantentzeko. Monolaborantzak eremuan zehar mugitzea galarazten die saguzarrei, eta horrek oztopatzen du haziak barreiatzea. Saguzarrek garraiatutako hazi bakoitzak ikaragarri laguntzen du zuhaitz, fruitu, baso eta sabanak birsortzen. Amazonia babesteko beharrezkoak dira.

Begoña Pedrosa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Begoña Pedrosa: "Irakasleen eskubideen edo euren lanaren aurkako edozein jokabide onartezina da"

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak babesa adierazi nahi izan dio Santurtziko ikastetxe bateko ikasle talde baten jazarpenaren biktima izan den irakasleari. "Ikastetxeak Ikasleen Eskubideei eta Betebeharren Dekretuaren esparruan aurreikusitako prozedurak aktibatu ditu, eta sailetik prozesu horri laguntzen jarraituko dugu, hurbiltasun eta errespetu osoz", adierazi du Pedrosak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X