Lehendakariak eta LABIren batzorde teknikoak neurri gehienak mantentzea gomendatu dute
LABIk bilera egingo duen egunaren bezperan, gaur egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean dauden neurri murriztaileak mantentzea gomendatu dute LABIren batzorde zientifiko teknikoak eta Iñigo Urkullu lehendakariak.
Iñigo Urkullu lehendakariak ostiral arratsalderako (16:30) deitu du Babes Zibileko Planaren (LABI) Aholku Batzordearen bilera, koronabirusaren zabalkundea geldiarazteko gaur egun indarrean dauden neurri murriztaileak mantendu ala ez erabakitzeko. Gaur egungo murrizketak urtarrilaren 28ra arte egongo dira indarrean.
Bilbon gaur goizean egindako ekitaldi batean lehendakariak adierazi duenez, pandemiaren bilakaera "positiboa" bada ere, egoera epidemiologikoak "zaila izaten jarraitzen du".
Lehendakariaren hitzetan, gaur egungo adierazleak abenduaren 28an LABIren Aholku Batzordea elkartu zenean baino okerragoak dira.
"Arrazoi hori dela eta, batzorde zientifiko-teknikoak neurriak indarrean mantentzea gomendatzen digu. Zuhurtzia eta zorroztasuna gomendatzen digute. Hori da nik ere aholkatzen dudana", gehitu du.
Aholku Batzordearen azken bilera abenduaren 28an egin zen. Besteak beste, ostalaritza goizaldeko ordu batean ixtea erabaki zuen, eta lokaletan edukiera % 60koa izatea, mahai bakoitzeko gehienez ere 10 laguneko muga ezarrita. Gainera, zutik kontsumitzeko debekua ezarri zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi gizon atxilotu dituzte Iruñean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Manifestazio jendetsua egin dute Santurtzin Anderrentzat justizia eta erreparazioa eskatzeko
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta dozenaka hiritara zabaldu da, greba orokorrari begira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko