Naizen elkarteak sari-banaketa egin du bere urteurrenean
Zure interesekoa izan daiteke
Donostiako Udalak autobus geltokia handitzea eta sartzeko tornuak jartzea proposatuko du
Jon Insausti alkateak esan du denbora daramatela handitze proiektuan lanean, "argi geneukalako txiki geratu dela". Azpimarratu duenez, lantzen ari diren gai nagusiak itxaroteko espazioa handitzea eta segurtasuna bermatzea dira, eta horretarako Eusko Jaurlaritzaren eta Adifen laguntza izango omen dituzte.
Hiru atxilotu, tartean bi adingabe, Bilboko ikastetxe batean lapurtzeagatik
Kamioi batean grafiti bat egiteagatik ere ikertzen ari dira atxilotuetako bat, kalteak egitea egotzita.
Sarrigurengo hiltzaile matxistak Foruzaingoaren egoitzan jarraitzen du
Iturri judizialen arabera, Iruñeko Genero Indarkeriari buruzko Auzitegiak ikertuko du kasua.
Bi atxilotu eta bi zauritu Sadarren Osasuna eta Real Madrilen arteko partidaren osteko istiluetan
Ustez zelaira botila bat jaurti duen pertsona baten bila joan dira estadioko segurtasun langileak hego-harmailara, eta Poliziak zaleei eraso die.
Parapentista bat larri zauritu da Baigura mendian, Lapurdi eta Baxe Nafarroako mugan
25 urteko gaztea erori eta maldaren kontra jo zen larunbat goizean. Lekuko batek eman zuen istriparen berri eta larrialdi zerbitzuek erreskatatu ondoren, Baionako ospitalera eraman zuten larri zaurituta.
Izurde bat hilda agertu da Zumaiako Itzurun hondartzan
Goizean goiz hondartzan paseatzen ari ziren lagun batzuek eman dute abisua. Dirudienez, egunak zeramatzan hilda bi metro luze inguru zituen izurdea, eta azken egunetako itsaso zakarrak eraman du hondartzaraino.
'Errespetua' ekimena abiatu du Bizkaiko Foru Aldundiak Eskola Kirolean, gurasoen jarrera desegokiak goraka doazela ikusita
Larunbat honetatik aurrera, eskubaloi, futbol eta saskibaloi partiden aurretik, “Errespetua” leloa duen pankarta erakutsiko dute Eskola Kirolean parte hartzen duten neska-mutilek. Familiei tentsioa baretzeko deia egin nahi diete horrela, sarritan gurasoen aldetik baitatoz jokabide txarrak. Irain gehienak epaileek jasotzen dituzte.
Herritarrek eta erakundeetako ordezkariek ozen salatu dute Sarrigurengo hilketa matxista
Eguesibarko Udalak deituta, ehunka pertsona bildu dira arratsaldean Tatianaren hilketa gaitzesteko. Ustezko hiltzaileak, 30 urteko bikotekideak, amari (biktimaren amaginarreba) ere eraso zion. Zorionez, ez dago hiltzeko arriskuan.
J'accuse kanpainako ekintzaileek migrazio politiken biktimak omentzeko horma-irudia egin dute
Bestalde, duela bi urteko Korrikaren lehen egunean 36 pertsona migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako 7 lagunen absoluzioa txalotu dute, "garaipen ederra" izan delako.
Festa giroa Valentzian, Kosner Baskoniari Kopa irabazten laguntzeko helburuarekin
Ospakizun gaua igarota, txarangaren erritmora esnatu dira zaleak. Kosner Baskoniak gaur gauean jokatuko du Errege Kopako finalerako txartela eskuratzeko partida erabakigarria, Bartzelonaren aurka.