Sagardotegi garaian Lurraldebusen gaueko erabiltzaileei "errespetua eta erantzukizuna" eskatu diete
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Sailak errespetuz jokatzeko eskatu die Lurraldebusen gaueko zerbitzuen erabiltzaileei. Sagardotegi denboraldia dela-eta, autobus zerbitzuen eskaintza handitu dute, eta "gorabeherak" izan direla jakinarazi dute Aldundiko sail horretatik.
Larunbatean, Andoain eta Donostia lotzen dituen BU40G lineako gidari batek Ertzaintzari deitu behar izan zion segurtasun publikoko istiluak saihesteko. Gertakari horren aurrean, "errespetua eta erantzukizuna" eskatu du Mugikortasun Sailak; are gehiago, gidariei "gizalegez" lan egiten uzteko eskatu die erabiltzaileei, egoera "desegokiak" kudeatu behar izaten baitituzte.
Eskaria handitzeko aukeraz jabetuta, otsailaren amaieratik aurrera Lurraldebusek Donostia–Astigarraga-Hernani zerbitzuak zabaldu zituen asteburuetan sagardotegi garaian. Zerbitzu gehigarri horiek Aste Santura arte izango dira martxan.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda