Hodeiak ugarituko dira aste hasiera honetan
Aste hasiera honetan estaliago egongo da zerua, azken egunotan ez bezala. Edonola ere, tenperaturak aldaketa handirik gabe mantenduko dira eta, oro har, ez da euri handirik espero, salbuespenak salbuespen.
Euskalmet agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean hodeiak ugariagoak izango dira, eta hego haizea indartu egingo da. Hego ekialdeko haizea izango dugu hizpide, beraz, eta bolada oso gogorrak izango dira, haizeguneak ez diren tokietan ere bai.
Hego haize horrekin, kostaldeko tenperaturak ildo beretik jarraituko du; barnealdeko maximoak bizpahiru gradu jaitsi daitezke. Zerua hodeitsu egongo da, batez ere barnealdean, eta han-hemenka euri txikia egingo du.
Asteartean barnealdean giroa goibela izango da, eta noizbehinka euri txikia egingo du. Tenperatura maximoak beste gradu pare bat jaitsiko dira eta neguko itxura izango dute zenbait lekutan.
Kostaldean ateri eutsiko dio eta, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusi izango direnez, saretuago egongo da; giro epela izango dugu han. Hego-ekialdeko haize zakarra espero da, bolada oso gogorrekin.
Eguraldiaren inguruko informazio eguneratua izateko, eitb.eus-en ikus dezakezu noiznahi, eta zure argazkiak bidali.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda