Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dobaran: ''DBH bukatzean B2 lortzea ezinbestekoa da ikasketa prozesua ondo egiteko eta erabileran eragiteko''

18:00 - 20:00
Dobaran: ''DBH bukatzean B2 lortzea ezinbestekoa da ikasketa prozesua ondo egiteko eta erabileran eragiteko''
Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak esan du tokian tokiko egoeren gainean eraiki beharko direla hizkuntza proiektuak, baina eskolak bakarrik ezingo duela hori egin. "Ez da soilik metodologiak aldatu eta irakasle gehiago jartzea, ekosistema oso bat eskaini behar zaie ikasleei euskaraz aurrera egin dezaten, gaitasun horiek lor ditzaten eta inguru informalean ere euskaraz gozatzeko aukera izan dezaten, ez dadin euskara soilik hizkuntza akademikoa izan".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Definizioak bihurriak izaten dira eta, askotan, zaila izaten da erantzuna topatzea”

Larunbatean, azaroaren 22an, Euskal Herriko X. Hitz Gurutzatuen Txapelketa ospatuko dute Irunen. 30 parte hartzailetik gora izango dira, nor baino nor, txapela janzteko lehian. 2007an egin zen, lehenengoz, txapelketa, eta 2014an azkena. Urte askotako etenaldiaren ondotik, iaz, Korrikaren harira, Irungo Aitzondo elkarteak berreskuratu zuen egitasmoa, eta aurten ere antolatu dute txapelketa. Joxan Elosegi sortzaileak eta Beñat Muguruza antolakuntzako kideak txapelketaren xehetasunak kontatu dituzte. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X