Bueltan da Auzolandegiak programa, eta berritasunez betea dator
Bi urteko geldialdiaren ostean, uda honetan, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteria Zuzendaritzaren Auzolandegien programa itzuliko da. Programa horrek hainbat jatorritako gazteek 15 egunez gizarte-proiekzioko lan batean borondatez eta eskuzabaltasunez parte hartzea sustatzen du.
2022an 12 boluntariotza auzolandegi antolatu ditu Gazteria Zuzendaritzak eta 295 plaza eskainiko dira guztira. Berrikuntza nagusietako bat 14 eta 17 urte bitarteko adingabeek programan parte hartu ahal izango dutela lehen aldiz, izan ere Gorlizko (Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin), eta Arraia-Maeztuko auzolandegiak adin horretako lagunentzat izango dira.
Beste bi auzolandegi nazioartekoak izango dira -Muxika eta Murueta-, eta Euskadiko eta beste herrialde batzuetako gazteek hartuko dute parte.
Gainerako auzolandegietan, hau da, Laudio, Sopuerta, Lekeitio, Bilbo, Alonsotegi, Erandio, Lemoa eta Bergaran, Euskadiko eta beste erkidego batzuetako gazteek hartuko dute parte.
Auzolandegiak programaren beste berrikuntza bat Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euro-erregioaren esparruko lehen auzolandegia da. Hiru eskualdeetako 25 gaztek parte hartuko dute abuztuaren hasieran Lekarotzen (Nafarroa) egingo den boluntariotza-auzolandegi batean.
Horietan guztietan 18 eta 30 urte bitarteko pertsonek parte hartu ahal izango dute, eta auzolandegi gehienetan dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako plazak egongo dira.
Auzolandegietan aurrez izena emateko epea apirilaren 1etik 26ra bitartean egongo da zabalik, eta auzolandegia aukeratzeko zozketa 27an egingo da. Izena emateko txandak maiatzaren 2an argitaratuko dira gutxi gorabehera, eta izena emateko/hautatzeko epea maiatzaren 5etik aurrera egingo da.
Aurten, berriz ere, aurrez izena emateko eta izena emateko prozesua bitarteko elektronikoen bidez egingo da. Hori dela eta, Gazteria Zuzendaritzak BakQ txartela (edo identifikazio elektronikorako beste edozein bide) eskuratzea gomendatu du. Aurrekotan bezala, aurten ere www.gazteaukera.euskadi.eus webgunearen bidez egin ahal izango da prozesua.
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek nabarmendu du 2022an Gazteen Europako Urtea ospatzearekin batera, Eusko Jaurlaritza jarduera berriak sustatzen ari dela gazte-kolektiboari begira, gazteen eta helduen arteko topagune berriak sortzeko beharrari erantzuteko.
Aurkezpenean izan da Gorlizko alkate Nagore Utxupi ere eta hark zehaztu duenez, Gorlizko auzolandegian Urezarantza inguruetako zubiaren berreraikuntza eta harrizko garbitegia berreskuratzea izango dute zeregin nagusia. Horrela, taldea osatzen dutenek gure herria sakon ezagutuko dute eta "inplikatu" egingo dira ingurunearen zaintzan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Aste Nagusiko lehen kartela, 1978an sortua, egia bihurtuko da igande honetan
Ekitaldia Areatzan egingo da, eta zapi urdinak banatuko dituzte bertan, urte hartan jaien ikur gisa zabaldu baitziren.
Herritarrak konfinatu dituzte Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz sortutako keagatik
Pasaiako portuan izandako sute batek eragindako keak Lezo eta inguruko biztanleei eragin diezaieke, eta, ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat bidali dute bizilagunei konfinatzea eskatzeko.
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.