"Itzela" izan da 22. Korrika
"Mundiala, epikoa" izan da 22. Korrika, atzo Donostian bukatu zena, AEKren, euskararen aldeko lasterketaren antolatzailearen, ustez. "Korrika tresna bat da herria bizirik dagoela erakusteko, indibidualismoaren garaian, kolektiboa, taldearen indarra islatzeko, herriak euskaraz bizi nahi duela adierazteko, eta, bereziki, tresna moduan erabiliko da euskararen auzian urrats eraginkorragoak eman daitezen", adierazi du AEK-k ohar batean, hamaika egunez Euskal Herria zeharkatu duen ekimen hunkigarriaren balorazioa egiteko.
Koronabirusaren ondorioz urtebete geroago izan bada ere, egin egin da Korrika, martxoaren 31tik atzora arte, eta, Asier Amondo Korrikaren arduradunak gaur Donostian egindako agerraldian esan duenez, "azken egunotakoa itzela izan da, maila bat gora egin dugu": "Amurriotik Donostiara Euskal Herriko errepideetan gertatu dena zinez indartsua izan da, eta Korrikaren helburuetako bat guztiz lortu da: euskararen aldeko kontzientzia, herri-gogoa, hauspotzea".
Helburu ekonomikoa, beteta
Korrikak bigarren helburu bat dauka, baina, "oso bizirik segitzen duena": dirua biltzea AEKren eguneroko lana indartzeko. Alde horretatik, "goiz da balorazio zehatz bat egiteko, baina hainbat aldagaik erakusten dute Korrikaren helburu ekonomikoa ere lortu dela", AEKren datuen arabera.
Euskaltegiak, "zabal-zabalik"
Alizia Iribarren AEKren koordinatzaile nagusiak ere hartu du hitza gaur Donostian egindako agerraldian, eta gogora ekarri du, Korrika atzo bukatu bazen ere, AEKren eguneroko lanek segitzen dutela: "Gaur bertan, adibidez, euskaltegiak zabalik daude Euskal Herriko txoko askotan. Euskaltegiak zabal-zabalik dituzue, euskara lantzeko, gaitasun egokia eskuratzeko, gehiago erabiltzeko", zuzendu zaie herritarrei.
Amaitzeko, Administrazioei zuzendu zaie Iribarren AEKren izenean, eta esan die "erabaki ausartagoak" hartu behar dituztela euskararen doako ezagutzaren unibertsalizazioaren bidean: "Euskal Herrian euskaraz biziko bagara, helduen euskaraz aritzeko gaitasun egokia zabaltzea gakoa izango da, baita euskaltegietan zerbitzua doan jaso ahal izatea ere".
Hurrengo Korrika, 23.a, 2024an izango da, martxoaren 14tik 24ra.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.