NBEk ohartarazi du beroketa globalak 1,5 ºC-ko langa igaro dezakeela datozen bost urteetan
Munduko Meteorologia Erakundeko (WMO) adituek ohartarazi dute tenperatura globala etengabe ari dela igotzen: kalkulatzen dute % 50eko aukera dagoela beroketak 1,5ºC-ko muga gainditzeko, gutxienez, datozen bost urteetako batean.
Marjina hori Klima Aldaketari buruzko Parisko Akordioan ezarritakoa da, 2015ean onartutako itunean. Orduan, krisi klimatikoaren aurreikuspenak ez ziren hain kezkagarriak; muga zeharkatzeko aukera hutsala zen. Hala eta guztiz ere, 2017-2021 aldian% 10era igo zen hori gertatzeko aukera; orain, berriz, % 50era.
Era berean, ia segurua da datozen urteak inoiz baino beroagoak izango direla. % 93ko aukera dago urteren bat erregistratu den beroena izateko, 2016. urteari lehen postua kenduz. Urte horretan, tenperatura globala industriaurreko garaian (1850-1900) baino 1,1 ºC beroagoa izan zen. Zehazki, urteko batez besteko tenperatura 1,1 eta 1,7 graduren artean gainditzea aurreikusten da.
WMOko idazkari nagusi Petteri Taalasek azaldu duenez, 1,5ºC-ko muga ez da "ausazkoa"; pertsonentzat ez ezik "planeta osoarentzat" ere klimaren ondorioak gero eta kaltegarriagoak izango dira zeharkatzen bada. Berotegi-efektuko gasen emisioak eteteko beharra azpimarratu du, tenperaturaren igoerari galga jartzeko.
Klima aldaketari aurre egin ezean, "ozeanoak berotu eta azidoago bihurtuko dira, itsas izotzak eta glaziarrek urtzen jarraituko dute, itsasoaren mailak gora egingo du, eta baldintza meteorologikoak gero eta larriagoak izango dira", gaineratu du Taalasek.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.