EITB40
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskara eta euskal kultura transmititzeko ezinbesteko tresna da EITB diasporan

Argentinako ikasleak ETB ikusten. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Euskara eta euskal kultura transmititzeko ezinbesteko tresna da EITB diasporan
Aspaldi egin zuen EITBk diasporan egoteko apustua. 1996an Ameriketara iritsi zen Galeuscaren bitartez. Ondoren, ETBSat eta Canal Vasco iritsi ziren Amerika eta Europa osora eta gaur egun EITB Basque da gure nazioarteko kanala.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekaitz Pau, Gorlizko alkatea: "Udaltzaingoaren auto bat bidali arren, hark alde egitean eraso zioten etxeari"

Uribe Kosta institutuko irakaslearen jazarpen kasuaren harira, Ekaitz Pau Gorlizko alkateak azaldu du gaiaren berri izan zuela irakaslea bera Udalarekin harremanetan jarri zenean, azken erasoa baino egun batzuk lehenago. Dioenez, alde guztiekin harremanetan jarri da, eman beharreko pausoak zeintzuk izan behar diren erabakitzeko, eta azpimarratu du ez dela institutuko gauza isolatu bat, gizarte osoari eragiten diona baizik.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Plantazio handiak hedatzen ari dira, eta saguzarrak eta Amazonia mehatxatzen dituzte

Brasilgo Amazonian, plantazio handiek saguzar frugiboroen (frutajaleen) bizimodua hankaz gora jarri du. Funtsezko espeziea da bertako haziak eta landaredia mantentzeko. Monolaborantzak eremuan zehar mugitzea galarazten die saguzarrei, eta horrek oztopatzen du haziak barreiatzea. Saguzarrek garraiatutako hazi bakoitzak ikaragarri laguntzen du zuhaitz, fruitu, baso eta sabanak birsortzen. Amazonia babesteko beharrezkoak dira.

Begoña Pedrosa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Begoña Pedrosa: "Irakasleen eskubideen edo euren lanaren aurkako edozein jokabide onartezina da"

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak babesa adierazi nahi izan dio Santurtziko ikastetxe bateko ikasle talde baten jazarpenaren biktima izan den irakasleari. "Ikastetxeak Ikasleen Eskubideei eta Betebeharren Dekretuaren esparruan aurreikusitako prozedurak aktibatu ditu, eta sailetik prozesu horri laguntzen jarraituko dugu, hurbiltasun eta errespetu osoz", adierazi du Pedrosak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X