Hauek izango dira kerik gabeko eremuak EAEn udatik aurrera
Osasun Sailak, foru aldundiekin eta udalekin batera, Euskadiko Kerik Gabeko Guneen Sarearen sustapena areagotu du, bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko eta ingurumena ke eta zigarrokinen kutsaduratik babesteko eremuak sortzea helburu duen ekimena.
Hauek izango dira kerik gabeko eremuak udatik aurrera:
ARABA
-Burgu: Garaio hondartza
-Amurrio: Musika eskola eta umeentzako lau jolastokiren inguruak
-Laudio: erabaki gabe
-Agurain: erabaki gabe
BIZKAIA
-Busturia: Abiña-San Antonio hondartza; bi ikastetxeren inguruak (Jose Maria Uzelai, Herri Ikastetxea); haurrentzako jolastoki baten ingurua; osasun zentroaren inguruak eta garraio publikoen geltokiak
-Ibarrangelu: Laga hondarta eta Laida hondartza
-Lekeitio: Isuntza hondartza; bi ikastetxeko inguruak (CPEIPS Resurreccion M de Azkue, Ikastola HLBHIP), eta umeentzako jolastoki baten ingurua (Emperatriz Zita)
-Mundaka: Laidatxu hondartza eta Ondartzape hondartza
-Muskiz / Zierbena: Arena hondartza
-Sopela: Arrietara-Atxabiribil hondartza; lau ikastetxeko inguruak (CPEIPS Ander Deuna, Ikastola HLBHIP +2) eta umeentzako 15 jolastokiren inguruak
-Bakio: Bakioko hondartza
-Zalla: lau ikastetxeko inguruak
-Durango: bost ikastetxeko inguruak eta haurrentzako sei jolastokiren inguruak
-Berriatua: haurrentzako jolastoki baten ingurua
-Etxebarria: umeentzako hiru jolastokiren inguruak
-Ondarroa: umeentzako lau jolastokiren inguruak (Kamiñazpin, Errebola txikiñe, Hondartzako parkea, Itsasaurren) eta pertsona nagusientzako bi kirol eremu
-Ispaster: Ogeia hondartza, ikastetxe bateko ingurua eta plaza bat
-Ziortza-Bolibar: haurrentzako jolastoki baten ingurua (Beheko zubiko parkea)
-Mendexa: Herriko Plaza
-Derio: bi ikastetxeko inguruak (haur eskola, herri ikastetxea), umeentzako sei jolastokiren inguruak eta lau kirol eremu
-Lezama: ikastetxe bateko ingurua (CEIP Lezama HLHI) eta haurrentzako bost jolastokiren inguruak
-Sondika: ikastetxe bateko ingurua; bost jolastokiren inguruak eta sei kirol eremu
-Bilbo: zehaztu barik
-Portugalete: umeentzako 15 jolastokiren inguruak; bederatzi ikastetxeko inguruak (Lehen Hezkuntza); bost zentro sozial eta bi parke
-Loiu: zehaztu barik
-Zamudio: zehaztu barik
-Markina-Xemein: zehaztu barik
GIPUZKOA
-Zumaia: Itzurun hondartza eta Santiago hondartza
-Getaria: Malkorbe hondartza eta Gaztetape hondartza
-Hondarribia: Hondarribiako hondartza
-Bergara: Usondo parkearen ingurua eta Labegaraieta Kiroldegiko ingurua
-Elgoibar: udal ludoteken ingurua
-Tolosa: Lizardi olerkari plaza
-Eibar: Errebal parkeko ingurua, Urkizu parkeko ingurua y Ignacio Zuloaga umeentzako jolastokiaren inguruak
-Azkoitia: zehaztu gabe
-Zarautz: zehaztu gabe
-Aretxabaleta: zehaztu gabe
-Eskoriatza: zehaztu gabe
-Zumarraga: zehaztu gabe
-Arrasate: zehaztu gabe