Sute batek Burlatako supermerkatu bat kiskali du, baina ez da zauriturik
Sutea izan da Burlatako Mugazuri industrialdean eta supermerkatu asiar bat erabat kiskali da asteazken honetan. Ez da, halere, zauriturik izan.
SOS Nafarroak 15:25ean jaso du abisua. Suak erabat suntsitu ditu denda eta barruan zegoen guztia, Foru Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.
Cordovillako eta Trinitarioko suhiltzaileak bertaratu dira eta sutea kontrolatuta dute, itzaltzerik oraindik lortu ez arren, inguruko nabeetara zabaltzea saihestu dute.
Gainera, erre den dendatik gertu dagoen hotel bat hustu dute, prebentzioz.
Era berean, inguruko bizilagunei beren etxeetako eta establezimenduetako leihoak ixtea gomendatu diete, kea arnastea saihesteko, toxikoa izan baitaiteke, plastiko asko erretzen ari direlako.
Burlatako udaltzainak, foruzainak eta anbulantzia bat mobilizatu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda