Igande honetan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Estropatadak trafiko-eragozpenak eragingo ditu Bilboko Euskalduna Zubian

20.000 "bioahate" inguru botako dituzte Euskalduna Zubitik Bilboko itsasadarrera. Gaixo neurodegeneratiboetarako terapien ikerkuntzarako bideratuko da bildutako dirua. Emanaldia streaming bidez zuzenean eskainiko du eitb.eus-ek 12:15etik aurrera.
2021eko Estropatadaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
2021eko Estropatadaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, 2022ko Estropatadaren harira, trafiko-eragozpenak izango dira Bilboko Euskalduna Zubian. Hala, igotzeko bi erreiak itxita egongo dira 12:00etatik 13:30ak arte. Hori dela eta, jaisteko errei bat prestatuko dute bi noranzkoetarako trafikoa bideratzeko.

Gainera, 13:30 eta 14:30ak artean Botikazarreko espaloia okupatuko dute, suhiltzaileen ondoan, eta oinezkoentzako eta bizikletentzako bide alternatiboa izango da bidegorritik.

WOP Estropatada lasterketaren 10. edizioa izango da igande honetan Itsasmuseumeko zelaigunean. The Walk On Project (WOP) fundazioak antolatuta, 20.000 "bioahate" inguru jaurtiko dituzte Euskalduna Zubitik Bilboko itsasadarrera.

Gaixo neurodegeneratiboetarako terapien ikerkuntzarako bideratuko da bildutako dirua.

Emanaldia streaming bidez zuzenean eskainiko du eitb.eus-ek 12:15etik aurrera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO: "Estatuko Administrazio Orokorrari Euskadiko herritarrei euskaraz hitz egiteko eskatu dion lehen sindikatua gara"

Santi Martinez Euskadiko CCOOren idazkari nagusiak Radio Euskadin adierazi duenez, sindikatuak Enplegu Publikoaren Legearen eztabaidara eraman ditu euskara sustatzeko hainbat neurri, langabeen % 90ek hizkuntza hori ezagutzen ez dutela egiaztatu baita. Eskaera horien artean daude, besteak beste, Estatuko Administrazio Orokorra Euskadiko herritarrei euskaraz zuzentzea eta euskara ikasteko doakotasuna C1 mailara arte izatea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ETSk milaka zale kantuan eta dantzan jarri ditu Bilboko Europa parkean

Iñigo Etxezarretaren bandak milaka lagun bildu ditu Bilboko Europa parkean astearte honetan, Aste Nagusian. Bere abesti ezagunez gain, taldea Bilboko jaien kanta abestera animatu da, eta han zaleak zapiekin dantzatzen hasi dira. Hasiera batean, kontzertua asteazken honetan egin behar zen, baina taldeak kontzertua egun bat aurreratzea erabaki zuen, ikuskizunetako teknikariek asteazken honetarako deitutako grebaren ondorioz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X