INTERNET
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CloudFlare, Interneteko sarerik handienetako bat, erori eta 500 atari baino gehiago utzi ditu sarbiderik gabe

09:00ak baino minutu batzuk lehenago gertatu da. Konpainiak adierazi duenez, arazoa konpontzen saiatzen ari dira, eta datozen orduetan normaltasunera itzultzea espero dute. CDN zerbitzurik erabiliena da mundu osoan.
CloudFlare zerbitzariaren irudi bat
CloudFlare zerbitzariaren irudi bat

CloudFlareren zerbitzaria erori egin da astelehen honetan eta 500 web-atari baino gehiago eta online zerbitzu batzuk sarbiderik gabe utzi ditu. Mundu mailako eragina izan ez badu ere, konpainiak jakinarazi du hainbat erkidegotan kalteak sortu dituela.

09:00ak baino minutu batzuk lehenago gertatu da, eta arazoa konpontzen saiatzen ari dira. Hala, ondorengo orduetan normaltasunera itzultzea espero du konpainiak.

caída de cloudflare caída de cloudflare

CloudfFlare CDN zerbitzu bat da, eta webguneetako karga murriztea du helburu. CDNk atari edo zerbitzu bateko artxibo eta eduki guztiak errepikatzen ditu erabiltzaile gehiagori banatzeko, jatorrizko zerbitzaria saturatu ez dadin. Cloudflare da erabiliena mundu osoan, eta AWS eta Akamai ditu atzetik, hirurek merkatu-kuotaren % 89 baitute.

Zure interesekoa izan daiteke

adinekoen-joko-ohiturak-aurkezpena jokoaren euskal behatokia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko adinekoen artean oso zabalduta dago jokoa, baina joko problematikoko kasuak oso urriak dira

Jokoaren Euskal Behatokiak egin duen '65 urtetik gorako pertsonak eta jokoa Euskadin' txostenak erakusten duenaren arabera, jokoa gehiago lotzen da tradizioarekin eta entretenimenduarekin adikzio-jokabideekin baino. Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak eta Ixone Fernández de Labastida EHUren Arabako Campuseko errektoreordeak gaur aurkeztu dute ikerketa, otsailaren 17an izaten den Joko Arduratsuaren Nazioarteko egunaren harira antolatutako jardunaldian.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zupiria, Sestaoko gertakariari buruz: "Ertzaintzak indarra behar bezala erabiltzen ez duenean, lehenak gara salatzen"

Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak ziurtatu duenez, Ertzaintzak "gizartearen legitimitatea du indarra modu zuzen eta proportzionalean erabiltzeko, eta hori gertatzen ez denean, hori salatzen lehenak gara". Gasteizen ekitaldi bat egin aurretik, Segurtasun sailburuak adierazi du hasiera-hasieratik izan duela zaurituen egoeraren berri. Halaber, gogorarazi du Segurtasun Batzordean agerraldia eskatu duela gertatutakoaren nondik norakoak azaltzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X