Amaitu dira pilaketak N-1 errepidean, Andoain parean
Bi kamioik eta auto batek ezbeharra izan dute 15:15ean, Donostiarako bidean. Ibilgailu astunek guraizearena egin dute, eta bidea trabatzen geratu dira. Ilara luzeak sortu dira, baina 18:45erako konponduta zeuden arazoak, eta zirkulazioa ohikoa zen.
Bi kamioik eta auto batek istripua izan dute gaur arratsaldean N-1 errepidean, Andoain eta Villabona artean, Donostiara bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Zorionez, ez da inor zauritu.
Istripuaren ondorioz, ibilgailu astunek artaziarena egin dute eta bidean traban geratu dira. Hori dela eta, errepidea erabat itxi dute Donostiara bidean, eta ilarak sortu dira. 17:15ean, errei bat zabaldu dute, baina bost kilometrorainoko pilaketak izan dira.
Kontrako noranzkoan ere izan du eraginik ezbeharrak, Gasteizera bidean, ezkerreko erreia itxi behar izan baitute, baina 17:30erako zabaldu dute, eta ibilgailuen joan-etorriak ohiko martxa berreskuratu du.
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, 18:45erako konpondu dira arazoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera