Suteak Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Gobernua uztailaren 4an bilduko da suak kaltetutako herrietako alkateekin

Azken egunetako suteek eragindako kalteei nola aurre egin aztertuko dute batzarrean, Maria Chivite presidenteak adierazi duenez.
Suteek 10.000 hektarea baino gehiago kiskali dituzte Nafarroan. Argazkia: EFE
Suteek 10.000 hektarea baino gehiago kiskali dituzte Nafarroan. Argazkia: EFE

Maria Chivitek iragarri du Nafarroako Gobernuko ordezkariak uztailaren 4an bilduko direla suteek kaltetutako udalerrietako alkateekin. Garrek eragindako kalteei nola aurre egin aztertuko dute bileran, eta aurreratu du Estatuak dirulaguntzak bideratuko dituela.

Chivite Uxuen izan da suteek eragindako kalteak bertatik bertara ikusteko eta alkateengatik jaso dituen kritikak onartzen dituela esan du. "Kudeaketa guztiak hobetu daitezke", adierazi du.

Pozik agertu da hondamendiak heriotzarik eragin ez duelako eta soilik lau zauritu arin izan direlako.  

Horrez gain, zuhurtziaz eta arreta handiz jokatzeko deia egin du, egoerak oraingoz hobera egin badu ere, "udan bero handia egingo duela aurreikusten delako".

Bestalde, Ruben Sanchez Remon Uxueko alkateak dirulaguntzak eskatu ditu, neguan basoak, zelaiak eta bideak garbitzeko, udan suak pizteko arriskua murrizteko.

"Egunotako suteekin agerian geratu da azken urteetan oso gutxi inbertitu dela nekazaritza-guneetan, eta orain garrei aurre egiteko xahutu den dirutza prebentzio neurriak hartuta ekidin zitekeen", kritikatu du.

Maria Chivite Uxueko, Lergako, Leozko, San Martin Unxeko, Eslabako eta Galipentzuko alkateekin batzartu da. Bileran, besteak beste, Amparo Lopez Barne Kontseilaritzako zuzendari nagusia eta Larrialdi Zerbitzuetako eta Babes Zibileko arduraduna izan dira, baita Suhiltzaileen eta Foruzaingoaren arduradunak ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Baliza V16
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Derrigorrezkoa al da eta funtzionatzen al du V16 balizak atzerrian?

Espainian matrikulatutako ibilgailuek V16 baliza erabil dezakete beste herrialde batzuetan, 1968ko Bide Zirkulazioari buruzko Vienako Konbentzioak ezartzen baitu nazioarteko zirkulazioan dauden ibilgailuek matrikulatuta dauden herrialdeko araudia bete behar dutela. Hala ere, kontuan izan behar da konektibitateak Estatu espainiarrean bakarrik funtzionazen duela eta matxura edo istripuren bat izanez gero, tokiko larrialdi-zerbitzuei deitu beharko zaiela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X