Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langile bat zauritu da Bilbon, lokal bateko sabaiaren zati bat erorita

Istripua astelehen arratsaldean jazo da, Poza Lizentziatuaren kalean; bertan, lokalaren ondoan dauden bi eraikin hustu dituzte, badaezpada ere. Langilea Gurutzetako ospitalera eraman dute, baina ez dago larri.
Sabaia lokal batean erori da
Sabaia lokal batean erori da. Argazkia: Iker Salgado (@ikersalgadoser1).

Bilbon, langile bat zauritu da astelehen arratsaldean lanean zegoen lokaleko sabaiaren zati bat erorita, Poza Lizentziatuaren kalean. Istripuaren ondorioz, bi eraikinetako bizilagunak etxetik atera dituzte, badaezpada. Langilea Gurutzetako ospitalera eraman dute, baina ez omen dago larri.

Ertzaintzak 18:30 aldera izan zuen lan-istripuaren berri, Poza Lizentziatuaren kaleko lokal batean, obra batzuetan. Aldamenean egiten ari diren obra batzuetan makineria pneumatikoa erabiltzen ari ziren, eta horregatik gertatu omen da.

Bilboko Udaleko iturri batzuen arabera, kaleko 59. eta 61. blokeak hustu dituzte, eta udal-zerbitzuak bertako bizilagunei ostatu emateaz arduratu dira. Bizilagunak etxera bueltatu baino lehen, eraikinean eskoramendu-lanak egin beharko dituzte, baina ez omen dago egiturazko kalterik.

Lokaleko sabaiaren zati bat behera etorri da, eraikineko etxebizitzetako argien patioaren zorua hain zuzen, eta langileetako bat zauritu egin da. Ez dago larri, eta Gurutzetara eraman dute.

Baliteke bizilagunak asteartean bueltatzea

Bilboko Udalaren iturri batzuek asteartean azaldu dutenez, eraikinaren integritatea ez dago eztabaidan, eta egitura ondo dago, baina elementu bat "eskoratu" beharko dute, bizilagunak etxera bueltatu aurretik. Lan hori obrez arduratzen ari den enpresak hartuko du, eta Udalak gainbegiratuko du. Hori eginda, bizilagunek aukera izango dute etxera bueltatzeko; baliteke hori astearte honetan bertan izatea, baina ez dago erabat baieztatuta.

Euskadi Irratiak dioenez, Udaltzaintza jazotakoa ikertzen ari da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Palestinarekin Elkartasuna elkarteak gogorarazi du Palestinako erasoek "ez dutela etenik" eta beste mobilizazio bat deitu du urrirako

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko. Manifestariek salatu dutenez, su-etena hasi zenetik palestinarren aurkako sarraskia ez eteteaz gain, Israelgo Gobernuak Libanora eta Iranera zabaldu ditu erasoak. Urriaren 3an beste manifestazio bat egingo dute, Bilbon.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala

12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X