Felix Zubia: "Covidagatik ospitaleratuek % 42 egin dute gora, baina oraingoz kasu larriak ez dira hainbeste"
Koronabirus kasuak gorantz doaz azkenaldian eta, kasuen zenbaketan 60 urtetik gorako positiboak bakarrik aintzat hartzen badira ere, badakigu azken hilabete honetan koronabirusagatik ospitaleratutakoen kopuruak % 42 egin duela gora. Zainketa berezien sailetan, ordea, momentuz ez dute horrelako gorakadarik antzeman; alegia, kasu larriak ez dira hainbeste. Hildakoak ere badira, baina gehienak adinekoak eta inmuno eskasia dutenak. Omikronen bi aldaeraz ari dira adituak, BA4 eta BA5, horiek zazpigarren olatu betean kokatuko gintuzketelarik. Felix Zubia medikuak eta Donostia Ospitaleko ZIUko zerbitzuburuak datuok izan ditu hizpide Euskadi Irratiko Osasun Etxea saioan, zalantzak argitze aldera.
Aste "lasaia" izan dela dio Zubiak, otsailaren erdialdetik nabari duten jaitsiera nabarmenaren ostean. Omikronek, immunitateak edo txertoek aldaketa ekarri zutela esan du, baina hori bateragarria da azkenaldiko kasuen gorakadarekin.
Gaitzaren lehen aldaeretan, horien kutsakortasun handiagoa eta gure gorputzaren ohitura eza medio, "immunitate berri bat sortu behar genuen, egoera berri horretara egokitzeko". Hori hobeto ulertzeko, koronabirusaren banaketa zikloa azaldu du medikuak: infekzioa goiko arnasbideetan ugaltzen da lehenik, eta defentsa naturalak ez dira espezifikoak horren aurka. "Kasu gehienetan hor geratzen da, baina batzutan biriketara jaitsi eta gorputzean barreiatzen da".
Pertsona askok neumonia larria garatzen zuten orduan, birusak jaisteko eta birikak zigortzeko gaitasun handia baitzuen, eta erantzun immunitarioa desegokia zen batzuentzat. Izan ere, erantzun immunitario espezifikoa behar dute horrelako kasuek, antigorputzak edo linfozitoak esate baterako, eta ondo bideratuta (kortikoideekin, kasu) egoera zaindu daiteke.
Omikron aldaerarekin eta txertoekin "asko aldatu zitzaigun" egoera: erasokortasuna galdu du, ez dauka birikak zigortzeko hainbeste erraztasunik eta nahiago izaten du arnasbideetan bizitzea. Hori dela eta, birusa bera arinagoa da, baina baita "kutsakorragoa" ere.
Gainera, immunitatea garatuta, gure gorputzarentzat "ez da birus berria", hortaz, erraz ugalduko zaigu goiko arnasbideetan (katarroak edo infekzioak sortuz), baina "pertsona gehienok badugu immunitate espezifiko hori, eta birusa asko aldatu arren, gelditu egiten du". Salbuespen gisa aipatu ditu adinekoak eta bestelako arrisku taldeak, horien kasuan immunitate mota hori ez baita hain indartsua, eta gaitz larria garatu dezakete.
Dena dela, nabarmendu du birusaren aldakortasuna eta etengabe garatzeko gaitasuna direla eta, ez dagoela printzipioz "hasieran espero zen talde immunitatea lortzerik".
Intzidentzia bai, gainkargarik ez
Azken asteetako intzidentzia "izugarria" gorabehera, ospitaleetan ondo daudela azpimarratu du Zubiak, eta ZIUetan ez dutela neumonia uholde handirik izan. Hala, kasuen larritasun urriagoa dela eta, gainkarga ez da hain larria, baina immunitate arazoak dituztenak ospitaleratu behar izaten dituzte oraindik eta "heriotzek hor jarraitzen dute".
Datozen asteetara begira, berriz, kasuen areagotzea edo gutxienez tasa altuan mantentzea espero dute adituek. Edonola ere, lasaitasun mezua helarazi du: "badakigu ZIUek ez dutela gora egingo. Lehen gaixo larrientzat genituen oheak kinkan jartzen ziren; orain ez da hori gertatuko. Gerta liteke une jakin batean ospitaleak azkar betetzea, baina ZIUetako oheak ez". Beraz, "bestelako jarduera mantentzeko" arazoak egon daitezkeen arren, "egoera ez da hain dramatikoa, eta ez da espero hain dramatikoa izaterik".
Aurrekoetan egin bezala, arreta berezia gomendatu du adinekoekin eta immunitate arazoak dituzten pertsonekin. "Transmisio katea eten beharra dago eta denok hartu behar dugu parte zaurgarri horiek zainduko baditugu [...], merezi dute gure zaintza eta ahalegina".
Zenbait gako luzatu ditu kasu horietarako: ahalik eta gauza gehien kanpoaldean egiten saiatzea, aireztapena zaintzen jarraitzea eta zaurgarriek toki itxietan musukorik erabili behar izatekotan, FFP2 gisakoak erabiltzea. Neurri unibertsalen ezarpena "eztabaida luzea" dela dio, baina planteatu litezkeela ospitaleetan balizko estutze bat gertatzekotan. Hala ere, "berriro diot aurreko olatuetan baino egoera arinagoan gaudela".
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.