Basoko suteengatiko larrialdi plana martxan jarri dute Nafarroan
Nafarroako Gobernuak Basoko Suteengatiko Larrialdi Planaren lehen maila aktibatu du astelehen honetan, bero boladaren eraginez garrak pizteko arriskua lurralde guztian handia dela ohartarazita.
Hain justu ere, gaur goizean sua piztu da Andosillako pabilioi batean eta oraingoz ez dute itzali, mendean hartu badute ere.
Larrialdi planaren lehen maila aktibatuta, Nafarroako Gobernuak suteak itzaltzeko bere eskura dituen bitarteko guztiak alertan daude. Garrak itzaltzeko beste erkidego batzuetako suhiltzaileen laguntza behar izanez gero, larrialdi planaren bigarren maila aktibatuko lukete.
Horrez gain, Nafarroako Gobernuak gogora ekarri du nekazaritza eremuetan, basoetan eta larreetan makinen erabilera murriztuta dagoela.
Aemet meteorologia agentziak abisu horia ezartzen duen egunetan, makinak erabiltzea 14:00etatik 18:00etara egongo da galarazita; eta alerta laranja edo gorria bada, debekua egun osokoa izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda