Andre Maria Zuriaren jaiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

TAO zerbitzua bertan behera geratuko da abuztuaren 4tik 31ra arte Gasteizen

Abuztuaren 4an, ordainketa zerbitzua etengo dute 14:00etatik aurrera. TAO normaltasunera bueltatuko da irailaren 1ean.
TAO ordaintzeko makina bat EITB Mediaren artxiboko irudi batean.
TAO ordaintzeko makina bat EITB Mediaren artxiboko irudi batean.

TAO zerbitzua bertan behera geratuko da Gasteizen abuztuaren 4ko 14:00etatik aurrera, 31ra arte, hiriko jaien harira.

Zerbitzua irailaren 1ean bueltatuko da.

Ohar bat jarriko da txartelak saltzeko makinetan, TAO aldi baterako indar gabe geratzearen berri emateko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Labrazako kontzejuak eta plataforma ekologistek Labrazako zentral eolikoa gelditzeko eskatu dute

Labrazako Kontzejuak eta Arabako Errioxa Bizirik, Arabako Mendiak Aske eta Araba Bizirik plataformek herrian aurreikusitako zentral eolikoaren proiektua berehala gelditzeko eskatu dute, EAEko Auzitegi Nagusiak proiektuaren aurka aurkeztutako errekurtsoak ebatzi arte. Gainera, Labrazan abenduaren 13an egingo den elkartasun jardunaldira gonbidatu dituzte herritarrak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X