Bero-bolada
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute arriskuagatik larrialdia ezarriko dute gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Basoko sute arriskuagatiko larrialdi plan berezia indarrean sartzearekin batera, hainbat murrizketa ezarriko dituzte nekazaritza-guneetan.
Vista del incendio de Garaio (Álava). Foto: EFE
Garaion izandako sutea. Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak basoko suteetarako larrialdi plan bereziaren larrialdi fasea jarriko du martxan gaur, ostiralarekin, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hortaz, hainbat murrizketa eta debeku ezarriko dituzte, batez ere nekazaritza-eremuetan.

Egun, sute arriskuagatiko plana Araban soilik dago indarrean, alerta fasean, baina gaurtik aurrera Euskal Autonomia Erkidego guztira zabalduko dute, larrialdi fasean.  

Rodrigo Gartzia Segurtasun sailburuordeak eta Ricardo Ituarte Larrialdien Arreta eta Meteorologia zuzendariak agerraldia egingo dute eguerdian emergentzia planaren xehetasunak azaltzeko.

Horrez gain, Segurtasun Sailak larunbatera arte luzatu du beroagatik ezarritako alerta laranja Euskal Autonomia Erkidegoan. Hainbat eremutan, tenperatura 40 º C inguruan ibiliko da.

Albiste gehiago gizartea

osakidetza ambulatorio centro de salud osasun etxea gasteiz vitoria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Osakidetzak ordutegiak murriztu eta osasun-zentro batzuk itxiko ditu udan

Aldaketa horiek zentroen % 37ri eragingo diete. ELA eta CCOO sindikatuek udako plangintza kritikatu dute. Osakidetzaren egiturazko arazoek “bere horretan jarraitzen dutela” ziurtatu dute eta “benetako konponbideei heltzeko" negoziazio prozesua hastea eskatu dute.

Gehiago kargatu