Gertakariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Iruñean iloba ezpataz mehatxatzeagatik

Igande eguerdian, iloba osabaren etxera joan zenean, 59 zentimetroko orria zuen ezpata bat astinduz hartu zuen honek. Polizia iristerako, ihes eginda zegoen gizona. Arratsaldean, atxilotzea lortu zutenean, aizto handi bat zeraman.

Polizia Nazionalak zazpi pertsona atxilotu ditu asteburu honetan Nafarroan, hainbat delitu egotzita, horien artean, Iruñean iloba bati ezpata batekin mehatxu egin zion gizon bat.

Gizonak 46 urte ditu. Igande eguerdian, gizonaren etxera joan zen haren iloba bat eta gizonezkoak 59 zentimetroko ezpata bat astinduz zabaldu zion atea. Ezpatak helduleku beltza zuen eta "Colad del Cid" inskripzioa zeraman.

Patruilak iritsi zirenerako, gizona ihes egina zen, eta haren bila hasi ziren. Arratsaldean aurkitu zuten, eta, atxilotu zutenean, aizto handi bat zeraman, 21,5 cm-ko orria zuena. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Definizioak bihurriak izaten dira eta, askotan, zaila izaten da erantzuna topatzea”

Larunbatean, azaroaren 22an, Euskal Herriko X. Hitz Gurutzatuen Txapelketa ospatuko dute Irunen. 30 parte hartzailetik gora izango dira, nor baino nor, txapela janzteko lehian. 2007an egin zen, lehenengoz, txapelketa, eta 2014an azkena. Urte askotako etenaldiaren ondotik, iaz, Korrikaren harira, Irungo Aitzondo elkarteak berreskuratu zuen egitasmoa, eta aurten ere antolatu dute txapelketa. Joxan Elosegi sortzaileak eta Beñat Muguruza antolakuntzako kideak txapelketaren xehetasunak kontatu dituzte. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X