Hezkuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euneiz unibertsitate pribatuari klaseak ematen hasteko baimena eman dio Eusko Jaurlaritzak

Baskonia-Alaves taldeak sustatutako unibertsitate pribatuak datorren irailaren 15ean abiatu nahi du ikasturtea.
Euneiz unibertsitate pribatuaren campusa Gasteizen dago.
Euneiz unibertsitate pribatuaren campusa Gasteizen dago.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak bere jarduera abiatzeko baimena eman dio Euneiz unibertsitate pribatuari.

Hezkuntza Sailak zehaztu du hainbat dokumentu aztertu ostean eta egungo legediaren baitan hartu duela erabaki hori. Halaber, azpimarratu du Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak (Unibasq) unibertsitate horren aldeko txostena argitaratu zuela.  

Baskonia-Alaves taldeak bultzatutako unibertsitate pribatuaren campusa Gasteizen dago. Klaseak ematen hasteko baimena eskuratuta, litekeena da ateak irailaren 15ean irekitzea.

Teknologia berrietan, osasungintzan eta kiroletan espezializatutako zentroa izango da eta,  oraingoz, lau titulazio eskainiko dituzte: Fisioterapia, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak, Multimedia eta Musika eta Soinu Ekoizpena Entretenimenduaren Industrian.

Klaseak ematen hasteko baimena lortu badu ere, orain beste tramite bat bete beharko du Euneiz unibertsitate pribatuak: Espainiako Gobernuaren Unibertsitate Ministerioari lotutako Unibertsitateen Kontseiluak lau gradu horiei oniritzia ematea.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juan Mari Aburto: "Ekitaldien alkatea baino, nahiago nuke igogailuen alkate gisa oroitua izatea"

Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du Aste Nagusiaren hirugarren jardunaldian zortzi atxilotutu egon direla eta 48 salaketa jarri direla, iazko epe berean baino kopuru txikiagoak. Halaber, azaldu du bere agintaldian Bilbon ekitaldi handiak antolatu diren arren, 'igogailuen alkatea' bezala oroitua izatea gustatuko litzaiokeela, horrek herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagundu izanaren aitorpena baita.

Jaietan Pentsio Duinak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizkaiko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Aste Nagusian, pentsio duinen alde

Aste Nagusiko giroan deitu dute manifestazioa, "jaietan ere, pentsionistak kalean" daudela gogorarazteko. Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor kritikatu du mugimenduak, eta legigintzarako herri-ekimena atzera bota izana salatu dute. Pentsio minimoa gutxieneko soldatarekin berdintzea eta osasun zein zaintza-sistema publiko, unibertsal eta doakoak bermatzeko deia egin dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X