TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaitu dira arazoak errepide sare nagusian

Asteburu honetan eta abuztuaren 1ean zirkulazioak gora egitea espero da Euskadin, udako irteerako eta itzulerako ibilgailuek bat egiten dutelako.
Trafikoa Euskal Autonomia Erkidegoan
Trafikoa Euskal Autonomia Erkidegoan. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza.

Udako operazioaren bigarren fasea hasi da ostiral honeta, zenbait lekutan auto-ilarak eraginda.

Batez ere, Arminonen (A1) eta Irunen (A8) izan dira arazo handienak, baina 20:30erako guztiz konponduta zeuden.

Bidaian joan aurretik, deitu 011 telefonora, Euskal Autonomia Erkidegoan, edo 900 400 100 telefonora, Nafarroan, errepideetako egoera zein den jakiteko. Halaber, ikusi eitb.eus-eko web-kamerak edo entzun orduz orduko informazio buletinak Euskadi Irratian.

Zure interesekoa izan daiteke

Baliza V16
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Derrigorrezkoa al da eta funtzionatzen al du V16 balizak atzerrian?

Espainian matrikulatutako ibilgailuek V16 baliza erabil dezakete beste herrialde batzuetan, 1968ko Bide Zirkulazioari buruzko Vienako Konbentzioak ezartzen baitu nazioarteko zirkulazioan dauden ibilgailuek matrikulatuta dauden herrialdeko araudia bete behar dutela. Hala ere, kontuan izan behar da konektibitateak Estatu espainiarrean bakarrik funtzionazen duela eta matxura edo istripuren bat izanez gero, tokiko larrialdi-zerbitzuei deitu beharko zaiela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X