Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txirrindulari bat hilik topatu dute Berako pista batean

Igandeko 18:45 aldera aurkitu zuten, NA-4410 errepidearen alboan dagoen mendi-bide batean. Iruñeko Auzitegiko Medikuntza Institutuak autopsia egingo dio gorpuari.
Txirrindularia hilik aurkitu zuten pista, Beran (Nafarroa). Irudia: Foruzaingoa
Txirrindularia hilik aurkitu zuten pista, Beran (Nafarroa). Irudia: Foruzaingoa

Txirrindulari bat hilik aurkitu zuten igandean, Berako (Nafarroa) pista batean.

Foruzaingoak astelehen honetan jakitera eman duenez, igandeko 18:45 aldera aurkitu zuten, NA-4410 errepidearen alboan dagoen mendi-bide batean.

Gertakariaren inguruabarrak ikertzen ari dira. Elizondoko patruila bat eta talde mediko bat bertaratu ziren.

Iruñeko Auzitegiko Medikuntza Institutuak autopsia egingo dio gorpuari.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X