Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru pertsona zauritu dira hegoaldeko saihesbidean (AP-8), Trapagaran parean, bi kamioik talka egin ostean

Garabiek ibilgailuak bidetik kendu dituzte jada eta zabalik gelditu da AP-8ko saihesbideko sarrera, 129 puntu kilometrikotik, Irunerako noranzkoan.
Suhiltzaileek kamioiaren barruan harrapatuta geratu den pertsona atera behar izan dute.
Suhiltzaileak kamioiaren barruan harrapatuta geratu den pertsona ateratzen. Argazkia: Iker Salgado

Hiru pertsona zauritu dira gaur hegoaldeko saihesbidean (AP-8) Irungo noranzkoan eta Trapagaran parean (Bizkaia) gertatu den istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. 

Ezbeharra 10:15ean jazo da aipatu errepideko 125. kilometroan. Talkaren ondorioz, hiru pertsona zauritu dira, eta horietako bat ibilgailuetako baten barruan geratu da harrapatuta. Suhiltzaileek atera behar izan dute. 

Osasun zerbitzuak, Ertzaintza eta Bizkaiko suhiltzaileak bertaratu dira. Garabiek ibilgailuak bidetik kendu dituzte jada eta zabalik gelditu da AP-8ko saihesbideko sarrera, 129 puntu kilometrikotik, Irunerako noranzkoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X