Suteak Frantzian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziak Girondako suteei aurre egiten jarraitzen du gaur ere

1.100 suhiltzaile ari dira su-garren aurka lanean. Suteak 7.400 hektarea kiskali eta 10.000 pertsona etxetik irtenarazi ditu dagoeneko. Goizaldean sua baretzen lortu badute ere, gaur tenperatura altuko eta lehortasun handiko eguna da.
Girondako sutearen irudietako bat
Girondako sutearen irudietako bat. Argazkia: EFE

Frantziak herrialdeko hainbat lekutan piztuta dauden suteei aurre egin behar die gaur ere, bereziki hegoaldean. Suhiltzaileek goizaldean sua baretzen lortu dute, baina tentsio handiko egoera da.

Romain Leaustic Arcachongo suprefetak adierazi duenez, suak ez du aurrera egin Girondako departamenduan. Dagoeneko, 7.400 hektarea kiskali eta 10.000 pertsona etxetik irtenarazi ditu asteartetik. Sutea bigilatzeko 40 km-ko perimetroa ezarri dute. 

Sutea egonkortzea lortu dutenez, ke gutxiago dago airean, eta horrek ahalbidetu du Biriatuko mugan azken egunetan izan diren arazoak ekiditea.

Suprefetak adierazi du gaur aurreikusi dutela beroaldi honetako egunik beroena, 40 gradutik gorako tenperaturekin, hori dela eta,  jarraipen estua egingo dutela esan du, su-garren aurka borroka egiteko.

"Egun konplexua dugu tenperaturek gora egiten jarraitzen dutelako, eta hezetasunak behera", azaldu du.

Hala, esan duenez, 1.100 suhiltzaile ari dira su-garren aurka lanean, eta gaur Europako zenbait herrialdetik etorritako beste 361 agente batuko dira lanetara. 

Leausticek zehaztu du Alemaniak eta Errumaniak bidalitako laguntzaileak ostegunean heldu zirela eta gaur Austriatik eta Poloniatik helduko direla.

Gainera, airetik ere baliabide gehiago izatea espero da, guztira, 11 ibilgailu izatea espero dute.

Zure interesekoa izan daiteke

eau use selectividad universidad examen azterketa unibertsitatea selektibitatea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.500 ikasle gehiagok jaso ahal izango dute unibertsitate-beka datorren ikasturtean, Jaurlaritzak baldintzak malgutu ondotik

Besteak beste, zailtasunak izan arren orain arte errenta-muga gainditzen zuten familietako ikasleek jaso ahal izango dute beka. Gainera, desplazamendu-laguntzak jasotzeko ez da derrigorrezkoa izango ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoan egitea, eta baldintza akademikoak ere malgutuko dira; zenbait kasutan 5eko nota nahikoa izango da laguntza jasotzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X