Basauri
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru lagun zauritu dira eta eraikin bat hustu dute Basaurin, sute batengatik

Sutea ostiral honetako 5:00ak aldera piztu da etxebizitza batean. Bertan bizi den emakumea eta bi ertzain zauritu dira kea arnasteagatik. 8:00etan, bizilagunak eraikinera bueltatu ahal izan dira.

Hiru lagun zauritu dira eta eraikin bat hustu dute Basaurin, ostiral honetako 5:00etan bertako etxebizitza batean piztutako sute baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Sutea piztu den etxebizitzan bizi den emakumea eta bi ertzain zauritu dira, denak kea arnasteagatik. Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte hirurak.

8:00etarako, sutea itzalita zegoen, eta bizilagunak etxera bueltatu ahal izan dira. Eraikinak zazpi solairu ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

VacaPop, ganadua erosi eta saltzeko aplikazioa: “Edadekoak ere hasi dira, pixkanaka, erabiltzen”

Inora joan beharrik gabe abereak saldu eta erosteko helburuarekin sortu da VacaPop mugikorrerako aplikazioa. Azoken zain egon barik, Internet bidez behiak, zaldiak, ahuntzak, landako makinaria eta bazka saldu eta erostea posible da honezkero.  Oier Aizpuru eta Aitzol Gorospe abeltzain gazteek adierazi dutenez, oso erraza eta azkarra da. Nabarmendu dute, halaber, tratuak era tradizionalean ixten direla, alegia, aurrez aurre. 

Gehiago ikusi