Ziztadak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bederatzi ziztada izan dira Tafallan, Gernika-Lumon, Donostian, Zumaian eta Bilbon

Mutiko adingabe batek hankan ziztatu dutela salatu du bart Donostian, eta hiriburuan bertan beste kasu bat zenbatu du Ertzaintzak. Foruzaingoa Tafallan izandako hiru salaketa ikertzen ari da, eta Ertzaintzak bi kasu erregistratu ditu Gernika-Lumon. Gainerako bi kasuak Bilbon eta Zumaian izan dira.
Donostian bi kasu izan dira. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.
Donostian bi kasu izan dira. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

Guztira, bederatzi ziztada salaketa izan dira azken egunotan Euskal Herriko hainbat udalerritan. Zehazki, hiru kasu izan dira Tafallan (Nafarroa); bina, Gernika-Lumon (Bizkaia) eta Donostian (kasu batean mutiko adingabe bati egindakoa, eta bana, Zumaian (Gipuzkoan) eta Bilbon.

Foruzaingoak atzo jakinarazi zuenez, Tafallako jaietan izandako hiru ziztada kasu ikertzen ari da. Lehen informazioaren arabera, ziztadetako bat kalean gertatu zen, eta beste biak, establezimendu pribatuetan.

Ertzaintzak gaur eman du Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) jasotako salaketen berri. Segurtasun Saileko iturriek zehaztu dute bi pertsonak salatu dituztela ziztadak Gernika-Lumon. Gainera, beste hiru salaketa jaso dituzte Donostia, Zumaian eta Bilbon.

Horrez gain, Eneko Goia Donostiako alkateak iragarri du bart mutiko adingabe bat ziztatu dutela Zurriola aldean. Donostiako Udalaren arabera, hankan jaso du  ziztada adingabeak. Erasoaren berri izan eta berehala ziztaden protokoloa martxan jarri dutela adierazi du Udalak. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guggenheim Urdaibai proiektua "herri mugimenduak geldiarazi" duela ospatu dute Gernikan

Gernikan gaur ospatu dute Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko abenduan hartu zen erabakia. "Herri mugimenduaren garaipena" izan dela proiektu hori geldiaraztea, eta "herritarren borrokari esker gelditu" dela ospatu dute mosaiko erraldoi bat osatuz. Argi eta ozen aldarrikatu dute "gizarte antolatua gai dela erakunde eta agintarien burugabekeriei aurre egiteko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X