Getxoko Romo auzoko Nagusien Etxea, eraistear
Ertzaintzak eta Getxoko Udaltzaingoak Ibar Nagusien Etxeak kudeatzen duen jubilatuen zentroa hartzen zuen Romoko Lope de Vega kaleko (Getxo, Bizkaia) eraikina hesitu dute asteazken honetan. Goizean goizetik, ertzainek inguruko hainbat kale blokeatu dituzte, eta eraikina itxi dute, baita kalean aparkatuta zeuden autoak kendu ere, udal-garabi baten laguntzaz.
Asmoa eraikina hustea da, ondoren eraitsi eta belaunaldien arteko zentro bat eraikitzeko, tokiko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako planari jarraituta.
Goizean goizetik dozenaka pertsona bildu dira inguruetan eraistearen aurka daudela adierazteko, baina, polizia-hesia dela eta, ezinezkoa zaie eraikinera hurbiltzea. Halaber, lekuko batzuek jakinarazi dutenez, Ertzaintzak hainbat bizilagun identifikatu ditu, gertaeraren argazkiak ateratzen saiatzeagatik.
Udal-gobernuak (EAJ eta PSE-EE) uztailaren 26a baino lehen eraikinetik alde egin behar zutela jakinarazi zien erabiltzaileei, hala egin ezean Ertzaintzaren Brigada Mugikorra bidaliko zutela ohartaraziz. Hala ere, Ibar Nagusien Etxeko bazkideak abisuaren aurka agertu ziren eta ez zutela euren kabuz utziko erabaki zuten.
Era berean, elkarteko presidente Paco Ramak jakinarazi duenez, epaitegian errekurtso bat jarri zuten Udalaren erabakiaren aurka. "Errekurtso hori oraindik ebatzi gabe dago, eta, beraz, uste dugu babes judizialpean gaudela". Hori dela eta, Ramak esan du gaur bertan salatuko dituztela Udaltzaingoaren burua eta Udala, "legez kanpoko jarduera baten aurrean gaudelakoan", egoera geldiarazteko eta eraikina laster eraitsiko dela babesteko.
Bere aldetik, udal-iturriek ziurtatu dute "legezko epeak" bete dituztela udal-titulartasuneko eraikina berreskuratzeko. Hala, belaunaldien arteko zentroko obrei ekiteko asmoz, udal-langileak eta haren eraikuntzaz arduratuko den enpresako langileak eraikinera sartu dira gaur, hura eraisteko beharrezkoak diren lanei ekiteko.
Jubilatuen elkarteak eta auzoko hainbat bizilagunek behin baino gehiagotan eskatu dute eraikina mantendu dezatela, "historikotzat eta auzorako beharrezkotzat" jotzen dutelako. Horregatik, Udalari eta Aldundiari belaunaldien arteko zentroa beste leku batean eraikitzeko eskatu diete.
Hala ere, Udalak ziurtatu du aurrera jarraituko duela, eta gogoratu du azpiegitura berriak mendekotasuna duten adinekoentzako 100 foru-plaza eta gazteentzako 40 udal-zuzkidura-bizitoki hartuko ditu, eta eraikinaren beheko solairuan 283 metro koadroko lokal bat, Ibar Nagusien Etxea elkartea etorkizunean birkokatzeko. Proposamen horrek, baina, ez ditu kideak pozik utzi, "ez baita nahikoa", presidentearen arabera.
Ramak azaldu du ez daudela zentro berriaren aurka, baina bai haren kokapenaren kontra. Dioenez, elkarteak 6.000 bazkide baino gehiago ditu, eta orain arte, egunero 300 pertsona inguru bildu ditu tailer eta ikastaroetan. Horregatik, uste du eskaintzen zaien tokiak ez lukeela funtzionatzeko behar den besteko leku eskainiko.
Bestalde, ohar baten bidez, gobernu-taldeak azpimarratu du "beti" egon, eta "egongo garela", kolektibo hori osatzen duten pertsonekin hitz egiteko prest, "edozein edozein erakunde, elkarte edo pertsonarekin bezala, baldin eta oinarrizko arauak beti errespetatzen badira. Ezin dugu ahaztu Udalak legezko betebeharra duela interes publikoa zaintzeko eta ondare publikoa babestu, defendatu eta zaintzeko, eta, horretarako, haren jabetza berreskuratzen saiatu behar duela, legez eta erregelamenduz ezarritako mekanismoen bidez, baldin eta jabetza hori kaltetzen bada".
Horren harira, Ibar Nagusien Etxeko presidenteak bertsio horren kontra egin eta tokiko gobernua euren eskaerei "entzungor" egiten ari dela esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.