Poliziak Urruñako elizan zeuden 10 migratzaile atxilotu ditu
Poliziak Urruña Lapurdiko herriko elizan zeunden 10 pertsona migratzaile atxilotu zituen atzo arratsaldeko lehen orduan. Antza denez, elizan sartu ziren Poliziarengandik ihes egiteko.
Filipe Aramendi alkateak atxiloketak salatu ditu, eta operazioa eliza barruan egin izana kritikatu du.
Gaur 18:00etan, Elkartasun Sareak elkarretaratzea deitu du elizaren aurrean gertatutakoa salatzeko.
Ez da lehen aldia Urruñan migratzaileak atxilotu eta mugaren beste aldera eramaten dituztela.
Albiste gehiago gizartea
Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierak Andre Maria Zuriaren plaza bete du txikien egunean
Aiora Diaz, Los Alegrios kuadrillako 12 urteko neska gaztea, eta Eñaut Saenz de Viteri, Galtzagorri kuadrillako 10 urteko blusa, izan dira aurtengo Edurne eta Zeledon Txiki. Eguerdian, txupinazoarekin batera, Zeledon Txikiren eta Edurneren panpinak San Migel elizako dorretik jaitsi dira. Ondoren, Aiora eta Eñaut elizako balkoira itzuli dira eta, handik festaz gozatzeko deia egin diete Gasteizko haur guztiei.
Donostiako Boulevardeko puntu morea berriro irekiko dute Aste Nagusian, indarkeria sexista kasuak prebenitzeko eta artatzeko
Larunbat honetatik aurrera, prentsa kiosko zaharrean, aurrez aurreko arreta zerbitzua emango dute profesionalek. Era berean, Emakumeen Etxea edo Berdintasun Sailaren telefonoa bezalako baliabideak ere erabilgarri egongo dira.
Osakidetzak haurrei I motako diabetesa goiz detektatzeko Estatuko lehen azterlana abiatu du
6.000 pertsonak baino gehiagok parte hartuko dute Euskadiko Osasun Zerbitzuak zuzendutako lanean. Sintoma klinikoak agertu aurretik gaixotasuna identifikatzea da helburua, eta, horrela, konplikazioak murriztu eta aurretiaz jarduteko aukera ematea.
PPk eta Voxek debekatu egin dute jendaurrean Islamarekin lotutako ekitaldiak egitea, Jumillan, Murtzian
Ezingo dute ospatu, adibidez, musulmanen artean ohikoa den Arkumearen Jaia. Voxek proposatu zuen mozioa, eta PPren babesarekin, aurrera atera da. Jumilla da, hortaz, xenofobia instituzioek bultzatzen duen lehen herria.
EAEk 2.355 biztanle irabazi ditu bigarren hiruhilekoan, atzerritarren etorrerari esker
Jatorriari dagokionez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren atzerritar gehienak Kolonbian (1.400), Marokon (830) eta Venezuelan (760) jaiotakoak dira.
Beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina suhiltzaileek egonkortzea lortu dute
Sutea 18:13an hasi da, eta ez du zerikusirik asteartean piztu ziren biekin. Sutea garagar eta gari uzta jasota dagoen galtzu soro batean hasi da, baina basoa gertu du.
EHUk Bakearen aldeko Adierazpena sinatu du Hiroshiman, eta Bengoetxea errektoreak Gazako sarraskia salatu du
Joxerramon Bengoetxeak "memoria ariketaren garrantzia" azpimarratu du. "Unibertsitateok gure esku dagoena egitera behartuta gaude, errepika ez dadin eta gertatutakoa ahaztu ez dadin", erantsi du.
Beroa Eukal Herrian: osasun alerta gorria Nafarroan, eta abisu horia EAEn eta Iparraldean
Ostegunetik aurrera tenperatura altuak izango dira, eta Nafarroako Erriberan 40 gradura iritsiko dira. Aurreikuspenen arabera, balio horiek igandera arte mantenduko dira, gutxienez. Gainera, ostiralean tenperatura maximoak 35 gradutik gorakoak izan daitezke, ez bakarrik Arabako hegoaldean, baita Kantauri isurialdeko barnealdean ere.
Paketatzeko makina batek eragin zuen Izarbeibarko sutea
Sua kontrolpean dute jada suhiltzaileek. Bilakaera onari esker, Nafarroako Gobernuak malgutu egin du nekazaritzako lanak debekatzen zituen agindua.
Gidari batek mugikortasun-agente bat aurretik eraman du, 5 metro arrastaka eraman ere, aparkalekura sartu nahi zuelako, Donostian
Agentea hiriburuko geltokian dagoen aparkalekuko sarreran zegoen, autoei sartzea galarazten, beteta baitzegoen. Une horretan azeleratu eta parkingera sartzen saiatu zen, eta aurretik eraman du agentea. Atxilotu egin dute autoaren gidaria.