Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Normaltasuna" nagusi Zazpikaleetara ibilgailuak sartzeko mugen lehen egunean

Aurrez erregistratutako egoiliar eta merkatariak hilean lau aldiz sartu ahalko dira, ordutegi mugatuan. Gaurtik hasita, 30 kamerek zainduko dute eremua, eta isunak jarriko dizkiete baimen gabe gunean sartzen diren gainerako ibilgailuei.
Bilboko Zazpikaleetan sartzeko mugen berri ematen duen kartela.
Bilboko Zazpikaleetan sartzeko mugen berri ematen duen kartela. Argazkia: EFE

Bilboko Zazpikaleetako sarbideetan paratutako 30 kamerek eremura sartzen diren ibilgailuak kontrolatzeari ekin diete gaur, irailaren 1ean. Izan ere, Udalak oinezkoentzako lehentasun eremu jo du gunea, eta baimendutako edota erregistratutako ibilgailuak bakarrik sartu ahalko dira, betiere ordutegi eta denbora tarte mugatuarekin. 

Goizean sartu da indarrean Oinezkoen Lehentasuneko Eremuen Ordenantza, eta Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, "normaltasuna" da nagusi. Nora Abete Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotzia Zazpikaleetan izan da sistema berriaren nondik norakoak bertatik bertara ikusten. 

Araudi berria martxan dagoela jakinarazteko kartel eta ikurrak jarri zituzten atzo hainbat lekutan. Izan ere, erregistratutako edota baimendutakoak ez diren ibilgailuek debekatuta dute eremura sartzea, eta isunak daude aurreikusita. 

Ekaina hasieratik, euren ibilgailuak erregistratzeko aukera izan dute egoiliarrek eta merkatariek. Azken egunotan, ordea, gora egin dute nabarmen sisteman izen-emateak. Udaletik azaldu dutenez, batzuek azken unerako utzi dute izapidea, eta beste batzuk oporretan zeuden. 

Nortzuk sar daitezke?

Egoiliarrak eta merkatariak ez ezik, honakoek ere badute sartzeko aukera: bizikletak, patinete elektrikoak eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak (MPI), inguruan garajeak dituztenenak, salgaien zamalanetarako eta zerbitzuak emateko ibilgailuak, larrialdi-zerbitzuak eta zerbitzu publikoak, garraio publiko kolektiboko ibilgailuak, autotaxiak eta GTIak.

Gainera, San Nikolas-Askao-Unamuno plaza ardatzetik pasatzeko baimena daukate egoiliarrek (urtean 48 bider, hilean lau bider, 30 minutuko tartean) eta Unamuno plazaren eta Aurrekoetxea kalearen arteko Prim kaleko garajeetakoek, bai eta Zazpikaleak eta Prim kalea barne hartzen dituzten TAO bereizgarria duten ibilgailuek ere. Gainerako ibilgailuek debekatuta dute oinezkoen lehentasuneko eremuan zirkulatzea, gelditzea eta aparkatzea.

Egoiliarren eta merkatarien ordutegia 08:00etatik 11:00etara da astelehenetik igandera, 21:00etatik 23:00etara astelehenetik ostegunera (lanegunetan), eta 18:00etatik 23:00etara igande edo jaiegunetan.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X