IRREGULARTASUNAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Hezkuntza Kontseilaritzak irregulartasunak aurkitu ditu Nafarroako hainbat itunpeko ikastetxetan

Irabia-Izaga eta Miravalles-El Redin ikastetxeek ez dituzte, adostu bezala, gela mistoak sortu. Nafarroako Gobernuak prozedura zabalduko du ikastetxeek beraien argudioak aurkezteko aukera izan dezaten.
Bi ikasle ikastetxera sartzeko prest. Artxiboko irudia: EFE
Bi ikasle ikastetxera sartzeko prest. Artxiboko irudia: EFE

Nafarroako Hezkuntza Kontseilaritzak irregulartasunak aurkitu ditu Nafarroako hainbat itunpeko ikastetxetan. Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak baieztatu duenez, Gobernuak egiten dituen ikuskaritzetan ohartu dira sexuaren arabera ikasleak banatzen dituzten ikastetxeek ez dituztela gela mistoak sortu.

Nafarroako Miravalles-El Redin eta Irabia-Izaga ikastetxeek joan den udaberrian eskatu zuten Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Batxilergoan hezkuntza itunak berritzea, eta, horren ondorioz, ikasturte honetatik aurrera unibertsitate aurreko etapan ikasgela mistoak eskaini behar zituzten, Lomloe betez. Hala ere, eskolak hasi dira Nafarroan, eta adostutakoa bete ez dela egiaztatu du Hezkuntza Kontseilaritzak.

Ondorioz, bi ikastetxe horiekin duen ituna bertan behera gera daiteekeela ohartarazi du Gimenok. Orain, Nafarroako Gobernuak prozedura zabalduko du ikastetxeek beraien argudioak aurkezteko aukera izan dezaten.

Zure interesekoa izan daiteke

adinekoen-joko-ohiturak-aurkezpena jokoaren euskal behatokia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko adinekoen artean oso zabalduta dago jokoa baina joko problematiko kasuak oso urriak dira

Jokoaren Euskal Behatokiak egin duen “65 urtetik gorako pertsonak eta jokoa Euskadin” txostenak erakusten duenaren arabera, jokoa gehiago lotzen da tradizioarekin eta entretenimenduarekin adikzio jokabideekin baino. Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak eta Ixone Fernández de Labastida EHUren Arabako Campuseko errektoreordeak gaur aurkeztu dute ikerketa, otsailaren 17an izaten den Joko Arduratsuaren Nazioarteko Egunaren harira antolatutako jardunaldian.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zupiria, Sestaoko gertakariari buruz: "Ertzaintzak indarra behar bezala erabiltzen ez duenean, lehenak gara salatzen"

Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak ziurtatu duenez, Ertzaintzak "gizartearen legitimitatea du indarra modu zuzen eta proportzionalean erabiltzeko, eta hori gertatzen ez denean, hori salatzen lehenak gara". Gasteizen ekitaldi bat egin aurretik, Segurtasun sailburuak adierazi du hasiera-hasieratik izan duela zaurituen egoeraren berri. Halaber, gogorarazi du Segurtasun Batzordean agerraldia eskatu duela gertatutakoaren nondik norakoak azaltzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X