Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak Iparraldean euskara sustatzeko 2,47 milioi euroko fondoa eratuko dute
2025-2029 aldirako hitzarmenaren esparruan, 2026. urterako lankidetzaren ildoak jakinarazi dituzte. Batera egingo dituzten proiektuez gain, 2,47 milioi euro bideratuko dituzte Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragile pribatuen lana diruz laguntzera.
Aitor Aldasoro eta Maïder Behoteguy, ekitaldian. Argazkia: Irekia
Eusko Jaurlaritzak eta Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) 2,47 milioi euroko funtsa eratzea erabaki dute Iparraldean euskara sustatzeko. Aurreko ekitaldian baino 540.000 euro gehiago dira.
Aitor Aldasoro Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak eta Maïder Behoteguy Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) lehendakariak Baionan egindako ekitaldian berretsi dute akordioa.
2025-2029 aldirako hitzarmenaren esparruan, 2026. urterako lankidetzaren ildoak jakinarazi dituzte. Batera egingo dituzten proiektuez gain, 2,47 milioi euro bideratuko dituzte Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragile pribatuen lana diruz laguntzera, iaz baino 540.000 euro gehiago.
Aldasorok esan duenez, “euskararen jauzia elkarrekin eman beharrekoa da, komunitate osoaren inplikazioa ezinbestekoa baita, eta jauzi hori gauzatzeko borondatea funtsezkoa den arren, baliabide egokiak izatea ere beharrezkoa da”.
Bestalde, Maïder Behoteguyk lankidetza honen garrantzia nabarmendu du. “Denboran zehar irauten duen mugaz gaindiko lankidetza honek Eusko Jaurlaritza eta EEPri esperientziak partekatzeko, hizkuntza politiken osagarritasuna indartzeko eta euskararen alde modu koordinatuan aitzinatzeko aukera ematen dio”, esan du.
Lankidetza hori ondorengo esparruetan gauzatzen da: euskararen transmisioa, hizkuntzaren presentzia eta erabilera, hizkuntzaren kalitatea, hizkuntzaren aldeko motibazioa eta euskararen eragileen arteko zubiak eraikitzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera