ILARGIRA MISIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

NASAk berriro atzeratu du Artemis I misioa ekaitz tropikal baten ondorioz

Jaurtiketa bertan behera utzi duten hirugarren aldia izan da. Misioaren helburua da Espazioko Jaurtiketa Sistemaren gaitasunak probatzea.
Artemis misioa, jaurtiketarako prest. Artxiboko argazkia: EFE
Artemis misioa, jaurtiketarako prest. Artxiboko argazkia: EFE

NASAk berriro atzeratu du Artemis I.aren jaurtiketa, Floridako kostaldera urakan bihur daitekeen ekaitz tropikal bat iristea espero baita.

Agentziak zehaztu duenez, arriskuaren aurrean langileak babesteko eta misioaren alde egiteko hartu dute erabakia.

Jaurtiketa eten duten hirugarren aldia izan da gaurkoa, abuztuaren 29an eta irailaren 3an bertan behera utzitako bi saioren ondoren.

Artemis I misioaren helburua da Espazioko Jaurtiketa Sistemaren (SLS, ingelesez) eta Orion espazio-ontziaren gaitasunak probatzea, 2024rako aurreikusitako bidaia baten aurretik.

Artemis I programak Ilargian epe luzera egoteko oinarriak ezarri nahi ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X