Aurten ere, Gabonetako argiak piztuko dituzte Astigarragan
Gabonetako argiak piztu ala ez Astigarragako Udalak egindako herri galdeketan, baiezkoa nagusitu da. Dena dela, Astigarragak 7.000 biztanle inguru dituela kontua izanda, parte-hartzea oso txikia izan da (269 boto). EITB Mediak jakin ahal izan duenez, 165ek (% 61,3) baiezko botoa eman dute; 104k (% 38,7), ezezkoa.
Galdeketa irailaren 16tik 23ra bitartean egin dute, telematikoki edo Erriberako bulegora joanda.
Udalak esana zuen emaitza loteslea izango zela eta asmo hori berretsi du gaur goizean Aintzane Barandiaran Astigarragako Parte hartze zinegotziak. Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan azaldu duenez, asmoa zen 16 urtetik gorako herritarrek parte har zezaketen, eta % 8-9k baliatu dute beren boto eskubidea. Ildo horretatik, nabarmendu du % 80 emakumezkoak izan direla.
15.000 euroko kostua izango du Astigarragako kaleak argiekin apaintzeak.
Herritarren hitza errespetatuz, abenduko bigarren edo hirugarren astean jarriko dituzte Gabonetako argiak Astigarragan, eta, iaz bezala, led gisakoak izango dira.
Dena dela, parte hartze zinegotziak azpimarratu du, hurrengo urteei begira, zer egin ikusi beharko dela.
Zure interesekoa izan daiteke
AEK-k Korrikatik kanpo utzi du CCOO sindikatua, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta "Argia" aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, "Erroldarik gabe ez naiz existitzen" lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.