EZBEHARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

18 urteko gazte bat hil eta lau lagun larri zauritu dira Larresoron izandako auto istripuan

06:00ak baino lehenxeago, errepidetik irten eta zuhaitz baten kontra jo du bost gazteak zihoazen autoak. Barruan harrapatuta geratu dira eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte.
Polizia istripua izan den lekuan. Argazkia: Aitor Zabaleta | EITB Media
Polizia istripua izan den lekuan. Argazkia: Aitor Zabaleta | EITB Media

18 urteko neska gazte bat hil da Larresoron (Lapurdi) eta lau lagun larri zauritu dira goizeko lehen orduan izan den auto istripuan.

06:00ak baino lehenxeago, errepidetik irten da bost gazteak zihoazen autoa, bihurgune batean, eta zuhaitz baten kontra jo du bortizki.

Bost lagunak barruan harrapatuta geratu dira eta suhiltzaileek lan gogorra izan dute bertatik ateratzeko.

Gazteetako bat lekuan bertan hil da eta beste laurak larri eraman dituzte ospitalera. Horietako bat bihotz-biriketako geldialdian.

Poliziak ikerketa ireki du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X