Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kontrolpean dago Balmasedako sutea, baina datozen orduak erabakigarriak izango dira itzalitzat emateko

Sua Balmasedan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Kontrolpean dago Balmasedako sutea, baina datozen orduak erabakigarriak izango dira itzalitzat emateko
Hirugarren egunez suaren aurkako borrokak segitzen du Enkarterrin. 35 suhiltzaile eta 8 kamioi dabiltza freskatze lanetan. Datozen orduetarako iragarrita dagoen haizeak kezka eragiten du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk iraungitako txertoen inguruan egindako ohartarazpena "sobera" zegoen, Osasun Sailaren ustez

Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak ETB1eko "Egun On" saioan azaldu duenez, familiei "mezu argi bat" helarazi nahi zieten, eta, horretarako, txostenak eskatu zituzten. Horien zain zeudenean egin zuen EH Bilduk eman zuen auziaren berri. "10 egun lehenagotik baldin bazekiten, zergatik ez zuten ezer egin? Kasu honetan guk bagenekien, baina zer gertatuko litzateke jakin izan ez bagenu?", galdetu du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X