IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Euskal selekzioak, eskolatze dekretu berria eta urriko langabezia datuak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 3, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Kongresuak Kirol Legea: Kirol legearen proiektua bozkatuko dute gaur Espainiako Kongresuan. Pilotako eta surfeko euskal selekzioak nazioarte mailan ofizialki lehiatzea ahalbidetuko du lege horrek. 09:00etan hasiko da saioa.

- Eskolatze dekretu berria: Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak eta Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak 2022-2023 ikasturterako Eskolatze Dekretuaren inguruko xehetasunak azalduko dituzte 11:00etatik aurrera Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitzan.

- Urriko langabezia datuak: Lanbidek urriko langabezia datuak plazaratuko ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X