Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek 20 labankadaz hil du emaztea Malagan

Azken hilabeteetan hirutan atxilotu zuten erasotzailea, genero-indarkeria leporatuta. Emakumeak larrialdi zerbitzuei deitu zien baina, bertaratu zirenerako, emakumea hilik zegoen, eta gorputza labankadaz josita zeukan.
Hilketa matxista jazo den etxebizitzaren irudietako bat. Argazkia: EFE
Hilketa matxista jazo den etxebizitzaren irudietako bat. Argazkia: EFE

80 urteko gizonezko batek 20 labankadaz hil du bere emaztea, 69 urtekoa, bien etxebizitzan, Benalmadenan (Malaga), ikerketaren iturriek EFEri jakinarazi diotenez. Erasotzailea atxilotu egin dute.

Hilketa matxista ostiral honetako 22:50ak aldera jazo da, Benalmadenako Antonio Machado Etorbideko 134. zenbakiko etxebizitza batean. Emakumeak larrialdi zerbitzuei deitu zien baina, bertaratu zirenerako, emakumea hilik zegoen, eta gorputza labankadaz josita zuen. Senarrak Alzheimerra zeukan (aurten diagnostikatuta), eta balorazio psikiatrikoaren zain omen zegoen.

Azken hilabeteetan hirutan atxilotu zuten erasotzailea, genero-indarkeria leporatuta, baina auziak artxibatu ziren, emakumeak ez baitzituen salaketak berretsi epaitegian.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

BERRIZ (BIZKAIA), 07/04/2026.-Cientos de personas han tomado parte esta tarde en Berriz en la protesta convocada por el movimiento feminista tras el apuñalamiento sufrido ayer lunes por una mujer a manos de su pareja en una vivienda de la localidad. La víctima, de 38 años, fue agredida con un arma blanca y tuvo que ser trasladada en helicóptero al hospital de Cruces en Barakaldo, mientras que una de las hijas de la pareja también resultó herida, de pronóstico más leve, al tratar de defender a su madre. EFE/ Jon Garai
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik atxilotutako gizonak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain

Biktimak, 38 urteko emakumeak, zainketa intentsiboetako unitatean jarraitzen du. Arma zuriz eraso egin zion bikotekideak, familiak duen etxebizitzan bertan, eta lau seme-alaben aurrean. Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman zuten zauri larriekin, helikopteroz. Halaber, biktimaren alabetako bat, 15 urteko adingabea, arin zauritu zuen aitak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X