KEZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fruta zaporedun bapeadoreak osasunerako kaltegarri, adituen esanetan

Zigarro elektronikoak, fruta zaporedunak eta koloretsuak
18:00 - 20:00
Fruta zaporedun bapeadoreak osasunerako kaltegarri, adituen esanetan
Gazte jendearen artean zabaldu den moda berri batek osasun arloko argi gorri guztiak piztu ditu. Fruta zaporedun zigarro elektronikoez ari gara. Nikotinarik ez dutenak, mugarik gabe eskuratu daitezke: adin txikikoek ere bai. Adituak kezkatuta, osasunerako, tabakoa bera baino kaltegarriak direlakoan

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekaitz Pau, Gorlizko alkatea: "Udaltzaingoaren auto bat bidali arren, hark alde egitean eraso zioten etxeari"

Uribe Kosta institutuko irakaslearen jazarpen kasuaren harira, Ekaitz Pau Gorlizko alkateak azaldu du gaiaren berri izan zuela irakaslea bera Udalarekin harremanetan jarri zenean, azken erasoa baino egun batzuk lehenago. Dioenez, alde guztiekin harremanetan jarri da, eman beharreko pausoak zeintzuk izan behar diren erabakitzeko, eta azpimarratu du ez dela institutuko gauza isolatu bat, gizarte osoari eragiten diona baizik.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Plantazio handiak hedatzen ari dira, eta saguzarrak eta Amazonia mehatxatzen dituzte

Brasilgo Amazonian, plantazio handiek saguzar frugiboroen (frutajaleen) bizimodua hankaz gora jarri du. Funtsezko espeziea da bertako haziak eta landaredia mantentzeko. Monolaborantzak eremuan zehar mugitzea galarazten die saguzarrei, eta horrek oztopatzen du haziak barreiatzea. Saguzarrek garraiatutako hazi bakoitzak ikaragarri laguntzen du zuhaitz, fruitu, baso eta sabanak birsortzen. Amazonia babesteko beharrezkoak dira.

Begoña Pedrosa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Begoña Pedrosa: "Irakasleen eskubideen edo euren lanaren aurkako edozein jokabide onartezina da"

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak babesa adierazi nahi izan dio Santurtziko ikastetxe bateko ikasle talde baten jazarpenaren biktima izan den irakasleari. "Ikastetxeak Ikasleen Eskubideei eta Betebeharren Dekretuaren esparruan aurreikusitako prozedurak aktibatu ditu, eta sailetik prozesu horri laguntzen jarraituko dugu, hurbiltasun eta errespetu osoz", adierazi du Pedrosak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X