Herri lasterketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eliteko emakumezkoen eta gizonezkoen irteera, Behobia-Donostia lasterketan

20221113105954_behobia-elite_
18:00 - 20:00
Eliteko emakumezkoen eta gizonezkoen irteera, Behobia-Donostia lasterketan
Behobia-Donostia maratoi erdiaren 57. edizioa egiten ari dira gaur Gipuzkoako hiriburuan. Ikusi berriro eliteko korrikalariek egindako irteera. Guztira, 30.000 parte-hartzaile inguru izatea espero da. @BSS_Fortuna-ren bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

<img style="float:left;margin:5px;" src="http://10.126.2.21/media/images/2011/12/22/588258/588258_Guernica_thumbnail.jpg"/><br/><strong>'Guernica' Foto : EITB</strong>
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Gernika" Euskadira lekualdatzea, arazo teknikoa ala politikoa?

Picassoren Gernika Euskadira ekartzea arazo teknikoa da, ala politikoa? Hortxe dago koska, eta erantzun bila, EITBk Luis Beltran arte-zaharberritzailearekin eta Fernando Castro arte-kritikariarekin hitz egin du. Bat datoz, eta biek diote artelana garraiatzeak erronka tekniko handia dakarrela berekin, kontuan izanik koadroaren egoera eta tamaina. Hori oinarri, batzuen ustez, kalteak eragiteko arriskua handiegia da, eta ez du merezi; beste batzuen aburuz, aldiz, egin, egin izan dira halakoak lehen ere, eta borondate kontua da.

El Comité de Árbitros de Bizkaia volverá a designar árbitros para los clubes Basauri Bea y Portugalete
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Basauri eta Portugaleteko futbol taldeei ezarritako betoa kendu du Bizkaiko Arbitroen Batzordeak

Ohar batean Bizkaiko Arbitroen Batzordeak adierazi duenez, "egoera bideratutzat" eman dute, erasorik ez errepikatzeko klubek "neurriak hartzeko" konpromisoa hartu baitute. Ondorioz, Basauri Bea eta Portugaleteko hurrengo partidetarako epaileak izango dituzte. Hala ere, inplikatutako hirugarren taldearen (Berangoko Karabigane) gaineko betoak indarrean jarraituko du, klub hori ez baita arbitroekin harremanetan jarri.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X